Baloiaren irteeran presioa eginez hasi ziren bi taldeak, baloiaren jabetza bietako inork ez zuelarik denbora luzean edukitzeko aukerarik izan. Talde morea besten defentsa hobeto irakurtzen hasi zen eta arrakastaz triangelukatuz arriskua eramaten hasi zen aurkariaren atera. Alta, markagailua ez zen mugituko 9. minutura arte; bandako sake batean Javi Saldisek egindako pase baten ostean, Oihanek eskuadrara botatako jaurtiketa batekin atezaina gainditu eta sartu zuen. Tanto honek Sala 2012 taldea esnarazi zuen, baloia hobeto ukitzen hasi ziren eta Alfredo Hualderen mutilak estu hartzen hasi ziren, baina Peñaren maisu lanari esker, markagailuak bere horretan jarraitu zuen. Sufrimenduzko minutu horien ondoren, Lauburuk berriro aurrera pauso bat eman eta aragoiarrak bere kantxa propioan sartzea lortu zuen, Santiren parte-hartze bikainagatik gol izan ez ziren hainbat aukera sortuz. Lehenengo zatiaren amaieran berriro Oihanek, falta bat ateratzean Andoni nebak egindako zerbitzua bigarren zutoinera bota eta 0-2koa egin zuten; 0-3koa Javi Saldisek egin zuen, kornerreko sakean alderatze bat hartuz etxeko marka duen kanpoko jaurtiketa bat eginez.
Bigarren zatian, Ibarrako taldea errenta mantentzeko helburuarekin sartu zen, eta honela pasa ziren minutuak, bi aldeetan gol aukerarik sortu gabe. Zazpigarren minutuan ordea, partidako protagonista agertu zen berriro; Oihanek falta baten estrategiazko kanpoko jaurtiketa batekin 0-4koa markatu zuen bere hat trick propioa eginez. Handik gutxira, Adri, lehenengo lerroan baloia ostu eta bere debutean lehenengo gol morea egiteko zorian egon zen. Minutuak aurrera zihoazen, Laubururen alde, beraz, Miguel Escosak bosteko jokoa ateratzea erabaki zuen oraindik zortzi minutu falta zirela. Honela, ibartarrak estu hartzea lortu zuten, baina Zuhaitzek segurtasun handiarekin jokatu zuen langaren azpian eta atea zeron mantendu zuen.
Kanpoan lortutako garaipena; hiru puntu gehiago Laubururentzat, eta errefortzu positibo bat datozen bi erronkei aurre egiteko. Lehenbizi San Juanen kontra jokatuko dute eta hamabost egun barru, Tolosaldeko derbia jokatuko dute Laskorainen kontra.
#GoazenLauburuKEIbarra
XEHETASUNAK
AD SALA 2012 – PATATAS GÓMEZ: Santi, Fran, Fer, Alvaro eta Jorge.
Beste partaideak: Alex, Alberto, Carlos, Victor eta Sergio.
LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, A. Carlosena, Beñat, J. Saldise (1) eta Andoni.
Beste partaideak: Oihan (3), Aitzol, Adri, Alvaro, Garmen, Dani G. eta Zuhaitz.
GOLAK
0-1 MIN 9 Oihan
0-2 MIN 18 Oihan
0-3 Min 20 Javi Saldise
DESCANSO
0-4 MIN 27 Oihan
EPAILEAK
Oscar Crespo Nájera (Errioxako Komitea)
Iván Hernández Feleato (Errioxako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Sandra Moreno (Aragoar Komitea)