Bi taldeak markak pistaren hiru laurdenetan estutuz hasi zuten partida, baloia aurkariaren atetik hurbil berreskuratu nahian. Lehenbiziko hurbilketak iritsi ziren, baina atezainen lan onda medio, bietako inork ez zuen sartzeko abileziarik izan. Lehenengo zatiaren erdira iritsi ostean, Javi Ayerbek egindako irteera txar batean, Gorak markagailuan aurreratzea lortu zuen. Emaitza honekin amaitu zuen lehenbiziko zatia.
Bigarren zatian dena aldatu zen, Ibartarrak biziago atera ziren eta bisitarien atean arriskuak sortuz ekintza konbinatu asko lotzen hasi ziren. Honela, Ion Ander Cuadradok egindako ekintza tekniko batean, ostiko antologiko batekin bi aurkariez libratu eta Asierri asistentzia eginez, honek, markagailuan 1-1ekoa ezarri zuen. Aitor Arevaloren taldea hobea izaten ari zen une horietan eta emaitza igotzeko aukera gehiago izan zuten, baina baloia galdu zuten batean bisitariek aurretik jartzea lortu zuten berriro. Denbora asko falta zen oraindik eta partidari buelta emateko aukera zegoen, baina minutu batzuk beranduago beste baloi-galera batean eta bertakoek gaizki defendatutako defentsa-trantsizio batean, 1-3koa markatu zuten bisitariek. Moreak bostekoarekin saiatu ziren, baina ez zuten tartea txikitzea lortu eta kronometroa hutsean geratzen ari zen momentuan bisitariak azken 1-4ko emaitza ezarri zuen markagailuan.
Entrenatzailearen balorazioa norgehiagokaren ostean: “Lehenengo zatian antsietate puntu batekin jokatu dugu erasoan eta hainbat baloi errazak galdu ditugu. Bigarren zatian, aldageletan xehetasun batzuk zuzendu ostean, taldea lasaiago aritu da, baina partida menderatuta geneukanean eta beroen zegoenean bi akats handi egin ditugu trantsizioen defentsan eta azkenean neurketa galdu dugu. Taldeak oso ondo lehiatu du 40 minutuz eta alderdi onekin geratu behar dugu, asko izan dira-eta”.
Klubeko gainontzeko beste taldeei dagokionez, Lehenengo Territorialak 5-3 galdu zuen Gipuzkoako Kopako norgehiagokan, Berako Gure Txokoa KE taldearen kontra, ondorioz lehiaketatik kanpo geratu direlarik. Orain ligan zentratzeko garaia da. 2003ko kadeteak 12-0 irabazi zuten Mondrate CD taldearen kontra; ligako lehenengo jardunaldi honetan lortutako garaipen potoloa. Aldiz, 2004ko kadeteak ez zuten Zarautz KE taldearen kontra bere norgehiagoka jokatzerik izan.
En cambio, el cadete del 2004 no disputó el partido que le debía de enfrentar al Zarautz K.E..
KATEGORIA |
PARTIDA |
EGUNA |
EMAITZA |
TOKIA |
2. B |
LAUBURU K.E. IBARRA - ALZIRA FS/NITIDA |
Larunbata 13 |
5-1 |
Belabieta (IBARRA) |
Ohorezko Jubenilak |
LAUBURU IBARRA MAHALA - GORA CD |
Igandea 14 |
1-4 |
Belabieta (IBARRA) |
1. Territo. |
GURE TXOKOA - LAUBURU KE IBARRA |
Osteguna 11 |
5-3 |
Toki Ona (BERA) |
kadeteak |
LAUBURU KE IBARRA 2003 - MONDRATE CD |
Larunbata 13 |
12-0 |
Belabieta (IBARRA) |
ZARAUTZ KE - LAUBURU KE IBARRA 2004 |
Ostirala 12 |
Jokatu gabe |
Antoniano (ZARAUTZ) |