Moreak partidan sartu ziren hasieratik eta horren ondorioz lehenbiziko aukerak sortu ziren. Valentziarrek ibartarren baloi irteeran egiten zieten presioa norgehiagoka guztian, baina ez zuten bertakoen joko ona desegiten, hauek presiotik atera eta aurkariaren atera iristea lortzen zutelarik. Honela iritsi zen arratsaldeko lehenbiziko gola; Aitzolek aurkaririk gabe atera bota eta 1x1ekoan maisutasunez gauzatu zuen. Handik pixka batera Oihan izan zen, atezainaren alderatze bat jaso eta hiru errekorte eginda defentsak eta atezaina lurrera boteaz, ate hutsean sartu zuena. Handik aurrera, ika-mika batean sartu ziren eta atezainek lan bikaina egin zuten taldeak partidan barruan mantentzen. Jokoak berdintsu jarraitu zuen, bi taldeek izan zituzten aukerak, baina argienak moreentzako izan ziren. Beñatek langara bota zuen baloi bat eta Javi Saldisek ez zuen bisitarien aurkaria gainditu gol-aukera batean. Atsedenaldia iritsi zen.
Atsedenaldia ongi etorri zitzaion Alzirari, bere defentsa doitu zuen presioa egiteko baliatu zuen Ibarra bere kantxan sartuz. Alfredoren mutilak deseroso sentiarazi zituen, baloiarekin zer egin ez zekitela. Defentsan sufritzeko tartea izan zen, Zuhaitzek alderatu zituen jaurtiketa arriskutsu batzuk egin zituzten-eta. Alta, 2-1ekoa hurbilen zegoen unean, 3-0ekoa iritsi zen; baloi oste baten ostean Ezkarozekoari iritsi zitzaion 12 metroetara eta honek jaurtiketa zuzen bat botata sarean sartu zuen. Tanto horrek ibartarrei lasaitasuna eman zien eta bisitariak bizkortu zituen. Bost minutu falta ziren eta Alzira bosteko jokoarekin saiatu zen. Alta, Oihanen arratsaldea izan zen, izan ere, kornerreko estrategia batean 4-0ekoa egin zuen buruz eta area erditik, honela denboraldiko lehenengo “hat trick”-a eginez. Amaitzeko minutua falta zela, Danik Javi Saldisekin egindako konbinazio batean bigarren zutoinean bakarrik geratu eta 5-0ekoarekin borobildu zuen markagailua. Norgehiagokaren azken jokaldietako batean Marcosek Alziraren ohorezko gola sartu zuen kanpoko jaurtiketa bat ibartarren atean eskuadratik sartu zenean.
Helburua lortu zen, hiru puntuak etxean geratzea. Bigarren mailako aurkari baten kontra parez pare jokatuta aste zaila izan ondoren, garaipena lortzea behar beharrezkoa baitzen.
Lantaldea osatzea tokatzen da orain, eta hurrengo erronka prestatzea. Datorren larunbatean izango da Zaragozan AD Sala 2012 taldearen aurka.
#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMOREeginLAUBURU
XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, A. Carlosena, Aitzol, J. Saldise eta Beñat. Beste parte-hartzaileak: Andoni A. (1), Dani G., Oihan, Garmen, eta Zuhaitz.
NITIDA ALZIRA FS: Alvaro, Luis, Marcos, Rafa Ara eta Xavier Andreu. Beste parte-hartzaileak: Pau, Josep, Carlos, Alejandro, Jaume, Rodrigo eta Víctor.
TXARTEL HORIAK: Oihan, Javi saldise y Beñat (LAUBURU K.E. IBARRA) eta Xavier Andreu (NITIDA ALZIRA FS)
GOLAK
1-0 MIN 4 Aitzol
2-0 MIN 5 Oihan
Atsedenaldia
3-0 MIN 30 Oihan
4-0 MIN 34 Oihan
5-0 MIN 38 Dani
5-1 MIN 40 Marcos
EPAILEAK: Marco García Glez (Kantabriako Komitea), Raúl Glez de Juana (Kantabriako Komitea).
KRONOMETRATZAILEA: José María Montero (Euskal Komitea)
DANON TXOKOAren eskutik bazkide guztien artean egindako afariaren zozketan irabazle Aritz Garmendia Egiguren izan zen