Ibarran lehenengo taldeak Errege Kopan jokatu behar zuen final-32renak markatu du astea. Bigarren Mailako CD Rivas talde madrildarrari irabazteko zorian egon ziren moreak, eta bertan bigarren urteko jubenila den Alvaro Alonsok ere partu hartu zuen. Gazte hau klubeko beste gazte oparoentzat erreferentea izan daiteke, irmotasuna, ilusioa edota lanarekin maila honetako esperientzia bizitzea iritsi daiteke-eta.
Entrenatzailearen hitzetan: “Entrenamenduei dagokienez, orokorrean oso aste ona burutu dugu; pasa den asteburuan ez zitzaizkigun gauzak behar bezala atera, baina mutil hauengan dudan konfiantza erabatekoa da, eta egunez egun hobetzen goaz. Entrenamenduetako intentsitatea altua da eta jokalariak gero eta erabaki hobeak hartzen dituzte zelaian. Segurtasuna irabazten dugun egunean, eta akatsak egiteko beldurra alde batera uzten dugunean, lantalde honek gauzak oso interesgarriak egingo ditu”.
|
||||
KATEGORIA |
PARTIDA |
EGUNA |
ORDUA |
TOKIA |
2. B |
LAUBURU K.E. IBARRA - ALZIRA FS/NITIDA |
Larunbata 13 |
18:00 |
Belabieta (IBARRA) |
Ohorezko Jubenilak |
LAUBURU IBARRA MAHALA - GORA CD |
Igandea 14 |
11:00 |
Belabieta (IBARRA) |
1. Territo. |
GURE TXOKOA - LAUBURU KE IBARRA |
Osteguna 11 |
20:30 |
Toki Ona (BERA) |
kadeteak |
LAUBURU KE IBARRA 2003 - MONDRATE CD |
Larunbata 13 |
11:00 |
Belabieta (IBARRA) |
ZARAUTZ KE - LAUBURU KE IBARRA 2004 |
Ostirala 12 |
09:00 |
Antoniano (ZARAUTZ) |