Etxekoek defentsa altu jarri zuten hasieran, aurkariaren erasoa aurreratzea eragotziz eta erasoan iniziatiba izateko asmoarekin. Nafarrek berriz, tokian, atea babesten, erasoan trantsizio bizkorrak eginez moreak ezustean harrapatu eta beste atera ahalik eta arinen iristeko helburuarekin. Lehenbiziko gol aukerak etxekoentzat izan ziren, baina ez zuten Tafallako atezaina gainditzea lortu. Lortu zutenak bisitariek izan ziren, korner batean Jesusek ezkerrarekin bota eta sareetara bidaliz 0-1ekoa ezarri zuenean. Hala ere, Lauburuk jarraitzen zuen nagusitasuna izaten, eta baloia gozatuz Tafallako defentsa eraistea lortu zuen. Era honetara 3-1eko emaitza eginez markagailua eraistea lortu zuten. Lehenengo Dani izan zen, 1-1ekoa egiten, eskuadrara botatako jaurtiketa estu batekin; ondoren Andoni Carlosenak beste bi gol sartu zituen, lehenbizikoa taldeko lan bikain baten ostean eta bigarrena faltatik botatako tiro zuzen batekin. Alta, atsedenaldira joan aurretik Tafatransek berriro sartu zuen, 0-1ean egindako jokaldi berdin-berdinarekin Peña menderatuta, eta aldageletara 3-2ko emaitzarekin joan behar izan zuten.
Bigarren zatiaren hasierako momentuak lehenengoaren antzekoak izan ziren. Lauburuk zuen jabetza eta aurkariaren atera gehiagotan iristen zen, baina partiduko jokaldi polemikoa orduan gertatu zen. Amezketak egindako mano garbi bat ez zuten ikusi epaileek eta gola sartu zuen hirunako berdinketara iritsiz. Tanto honek nafarrak bizitzea eta moreak kanporatzea lortu zuen, handik aurrera ez baitzuten gehiago gustura jokatu. Honela, Zalak korner berri batean jaurtiketa bikain bat egin eta eskuadratik Nafarren laugarren gola sartu zuen. Alfredo Hualdek jokoari buelta eman nahian atezain-jokalaria atera zuen, baina lehenengo jabetzan pase batean egindako akats bat medio, Pablok bere zelaitik ate hutsera botatako tiro zuzen batekin 3-5ekoa markatu zuen. Azken minutu horietan bosteko jokoarekin ezinean jarraitu zuten, bisitariek ezarritako 2-2ko defentsa on batek eta Domene bikain batek markagailua Tafallakoen alde mantentzen zuten-eta. Norgehiagokaren azken segundoan, talde nafarraren kapitainak 3-6ko azken emaitza egin zuen bere kantxatik ate hutsera botata.
Norgehiagoka honek jardunaldi bakoitzean hobetzen joateko eta 2.B-ko multzo zail honetan lehiatzen jarraitzeko bidea zein den eta landu beharreko puntu ahulak zein diren garbi erakutsi du.
Atsedena hartu eta hurrengo asaltorako prestatzea geratzen zaigu. Datorren astean Pinsequera joango gara hazten jarraitzeko beste aukera berri bat emango digun neurketa jokatzera.
#AukeratuMOREeginLAUBURU #GoazenLauburuKEIbarra
XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, A. Carlosena (2), Andoni, J. Saldise eta Beñat Aldalur Aitzol, Zumeta, Alvaro, Garmen, Dani G. (1), Oihan eta Josebak ere, jolastu zuten
TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ: Domene, Alex, Amezqueta (1), Iñigo eta Juan (1(, Jesus (1), Matute, Natxo (1), Zala (1) eta Pablok (1)
GOLAK
0-1 MIN 6 Jesus
1-1 MIN 9 Dani G.
2-1 MIN 11 Andoni C.
3-1 MIN 14 Andoni C.
3-2 MIN 19 Natxo
DESCANSO
3-3 MIN 25 Amezqueta
3-4 MIN 29 Zala
3-5 MIN 31 Pablo
3-6 MIN 40 Juan
EPAILEAK
Angel Manchado García (Kantabriako Komitea)
Victor Toca Campo (Kantabriako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
José María Montero Celaya (Euskal Komitea)
Atsedenaldian bazkideen artean egindako zozketan, MARISOL HUALDE izan zen LEABURUKO OSTATUAN bi lagunentzako afaria irabazi zuen bazkidea. Zorionak!!!