Denboraldi berriari ekin baino lehen, Lauburu K.E-k beren jarraitzaileei eta areto futbol zaleei klubeko bazkide egiteko gonbidapena luzatzen die. Ligako etxeko partiduez gozatzeko aukera izango da bazkide eginda, baina hortaz aparte, beste abantaila asko ere, izango dira.
Aurten Ibarrako Merkatarien Elkartearekin lortutako elkarlanari esker, erosketa bakoitzean bazkide txartela aurkeztuz gero, sariak irabazteko aukera izango da. Horrekin nahikoa ez eta iaz Aldaz Hortz Klinikarekin lortu zen konpromezua ere mantendu da. Beraz, kontsulta bakoitzean %10-ko deskontua izango dute Lauburukoek. Horrez gain, Goazen aldizkaria ere jasoko dute korreo bidez 2-B mailako taldeak etxean jokatzen duen bakoitzean. Azkenik eta opari modura, Lauburuko giltzatakoa emango zaio eskura sozio egiten den guztiari.
Aurtengo berrikuntza prezioen jaitsiera da eta gainera, modalitate ezberdinetako bazkideen ezberdintasuna izango da. Horrela, sozio arruntaren prezioa 30€-koa izango da; langabetu eta ikasleek, abantaila izango dute eta 20€ besterik ez dute ordaindu beharko. Hori bai, sozio modalitate horretan sartzeko, eskatutako dokumentazioa entregatzea beharrezkoa izango da. Azkenik eta amaitzeko, familia sozio modalitatea ere, aurkeztu dute. Honekin, etxe bereko partaide guztiak 50€ -ren truke izan daitezke bazkideak.
Sozio egiteko aukerak ezberdinak egongo dira. Errazena eta zuzenena internet bidez egitea litzateke, eta Lauburu-ren web orrian egongo da horretarako aukera (www.lauburuke.com).
Beste aukerak ere jarriko dira eskura, baina datozen egunetan jakinaraziko dira horretarako tokiak eta orduak.
Oraingo honetan ez dago aitzakiarik, dena martxan dago Lauburuko parte izateko. Animatu eta egin bat morearekin, Ibarrarekin, Laubururekin!
Aukeratu MORE, egin LAUBURU!!!