Etxetik kanpo jokatzen zuten ibartarrek urteko partidarik zailena. Euskadiko Txapelketa, Santurtziren kontra, Santurtzin. Aldeko zuten hori santurtziarrek. Hala ere, hortzak estutzeko asmotan egin zuten ibartarrek Bizkaiarako bidea. Aurkaria ezezaguna zen, ez ziren sekula aurrez aurre izan. Ez zekiten zer topatuko zuten, eta, topatu zutena oso maila onekoa aurkaria izan zen: lehiakorra, konfiantzaduna eta taktikoki landua.
Ibartarrak atzera pauso bat eman zuten kalitate horren aurrean. Beldurretik hasi ziren jokatzen, eta, honela, zaila da aurre egitea. Santurtziarrak baloia ondo mugitzen zuten, defentsan lan ona egiten zuten eta ibartarrak bere jokora eraman zituzten. Atea bilatzen zuten, behin eta berriz, behin eta berriz. Area kanpoko jaurtiketak barra-barra egin zituzten, baita atezainarekin bat-baten kontrako jokaldiak ere. Baina lehen zatian ez zuten golik sartu. Lorena Iribarren Lauburko atezainak partida gogoangarria egin zuen, txapela kentzeko modukoa. Guztia gelditu zuen. Lehen zatia, beraz, berdinketarekin bukatu zen.
Bigarren zatian kolorez aldatu zuen partiduak. Indarberrituta zelairatu ziren ibartarrak eta Santurtzikoei partida zaildu zien. Atzean ondo estutzen hasi ziren eta erasoan baloia bizi mugitzen. Gol aukera ugari izan zituzten, baina ez zuten baloirik sareratzea lortu.
Bederatzi minuturen faltan iritsi zen etxekoen gola, 1-0ekoa. Ibartarrak atezain-jokalaria atera zuten eta erasoan are gehiago estutu zuten. Ez zuten etsi. Baina arriskatzeak arriskua dakar eta horrela izan zen. Santurtzik 2-0ekoa sartu zuen segundo gutxiren faltan. Emaitza horrekin bukatu zen partidua.
Ibartarrak galdu arren, ez zuten bururik makurtu. Harro egin zuten etxerako bidea, hortzak erakutsi baitzituzten eta aurkari gogorra izan baitzen. Eta, nola ez, beti nabarmentzen duten kiroltasun eta talde giroa guztiaren gainetik gailendu baitzen.
Lauburuko infantilak Arrasateko Musakola Udal Kiroldegian ospatu ziren XXXVII. EUSKADIKO ESKOLARTEKO KIROL JOKUEN azken fasean hartu zuten parte igandean eta triangeluarra irabazita Euskadiko txapeldunak bilakatu ziren ibartar gazteak.
Alvaro eta Txipiren mutilak Santurtzi FS eta Calasanz taldeen aurka jokatu zuten. Emaitzak hauexek:
Calasanz 0 – 2 Santurtzi FS
UzturpeLauburu K.E. Ibarra 0 – 0 Calasanz
Santurtzi FS 0 – 3 Uzturpe Lauburu K.E. Ibarra
Lauburu Uzturpeko bi taldeak burutu duten denboraldia bikaina izan da, eta 2004ko taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi ostean Euskadiko onenak izatea ere lortu dute. Zorionak mutilak!