Belabietak jai giroan agurtuko du Lauburu

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko maiatzaren 17a

Datorren larunbatean, Laubururen lehene taldeak Zaragozako Colo-Coloren kontra jokatuko du ligako azken partida, Belabietan. Bigarren aldiz liga irabazi duena, hirugarren sailkatuaren aurka. Interesgarria, beraz.

Errege Koparako sailkapena lortuta, Alfredo Hualderen mutilek badute oraindik zer irabazi. Moretxoek etxean irabazi eta Sanjuandarrek Burgosen galduz gero, Lauburu bigarren postura igoko litzateke.

Ia galdu gabeko bigarren itzuliaren ostean, ibartarrak harro egoteko moduan dira. Bere multzoan gol gutxien jaso dituen taldea da. Etxetik kanpora jokatutako 16 norgehiagoketan behin bakarrik galdu dute, hain zuzen, larunbateko aurkariaren kantxan.

Beraz, oraingoan errebantxa jokatzeko gogotsu daude ibartarrak. Aragoiarrak, lehen itzuliaren erdialdera lortu zuten lidertza, eta harrez geroztik zorrotz kontrolatu du multzoa. Taldean izen handiko jokalariak ditu eta aurtengo denboraldian ere igotzeko aukera izango dute, iaz arazo ekonomikoengatik baztertu behar izan baitzuten aukera hori.

Alfredo Hualde entrenatzaileak honakoa zioen: “Errege Kopa jokatzeko aukera irabazita oso pozik gaude. Orain ligako txapeldunari irabazteak ematen duen motibazioa dugu. Bigarren postua lortzea izugarria izango litzateke taldearentzat eta zaleentzat. Gainera, etxean jokatzen dugu, Belabietan, eta denboraldi guztian gurekin egon diren zaleei poz handi bat eman nahi diegu. Guztiok pentsamendu bakarra daukagu: garaipena”.

Partidan baja izango dira Alex eta Aitzol, eta azken ordura arteko zalantzak Garmen eta Zumeta.

Gogoan izan, norgehiagokaren nondik norakoak klubeko twitterretik jarraitu ahal izango dira:

https://twitter.com/lauburukeibarra

Ez ahaztu, LARUNBATA MAIATZAK 19, 18:00etan

#GoazenLauburuKEIbarra

Oharra: norgehiagokaren atsedenaldian, Leaburuko Ostatu jatetxeak eskainita, klubeko bazkide guztien artean bi lagunentzako afari bat zozketatuko da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!