Larunbat goizean infantilak Gipuzkoako txapelketaren finala jokatuko dute Intxaurrondoko Mons kiroldegian; Zarautz AF izango du aurkaria eta 12:00etan izango da. Huek ere, ligako titulua dute jokoan eta maiatzaren 27an Arrasaten burutuko diren Euskadiko eskolarteko jokoetan parte hartzeko aukera ere bai.
Euskadiko Kopan finalaurrekoaren itzuliko partida Belabietan jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak; larunbatean 16:00etan. Moratuek aurreko asteburuan Bilbon 2-4ko emaitzarekin irabazi ostean, bi goleko abantailarekin hasiko dira jokatzen, eta maiatzaren 19an finala jokatu ahal izateko beste garaipen bat erdiesten saiatuko dira.
Denboraldi honetan bi taldeak hiru aldiz neurtu dira; hiruetan ibartarrak irabazi badute ere, Aitor Arevaloren mutilak ezin dituzte bisitariak gutxietsi, golak sartzeko gaitasun askoz handiagoa dutela erakutsi baitute liga osoan.
Entrenatzaileak honela zioen: “Joaneko partidaren antzik ez du izango honek, beraiek gu goran estutzeko asmoz etorriko dira eta markagailuan aurretik jartzen saiatuko dira, gu urduri jarri eta akatsak egin ditzagun. Gu ustekabean harrapatzeko asmoz, ez nitzake harrituko ere, zati garrantzitsuren bat 5x4 jokatzea erabakiko balute. Aste honetan entrenamendu bakarra geratzen zaigu eta alderdi hau landuko dugu defentsa zein erasoaren aldetik, prest egon gaitezen”.
Amaitzeko, klubeko lehenengo taldea Ibarratik urrun egongo da asteburuan. Guadalajaran jokatuko du larunbatean, datorren denboraldian Errege Kopa jokatzeko eskubidea emango dion hirugarren postua defendatuz. Makina neurketa zuzen eta aldaera dituen jardunaldi honetan konbinazio bukaezinak sortu daitezke inplikatutako talde guztien artean.
Alfredo Hualdek entrenatutako taldea, emaitzen arabera preziatutako txartelarekin itzul daiteke Ibarrara, baina hirugarren postua galduta eta guztia azken jardunaldira arte erabakitzeko utzita ere, itzul daiteke.
Denboraldi amaiera hau zirraragarria da, irekitako frente asko klubarentzat. Talde guztien eta inguruan sortutako egitura guztiaren eguneroko lana indartzen jarraitzeko.
#GoazenLauburuKEIbarra