Liga amaitzear du Lauburuk

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko mai. 4a, 10:54

Liga amaiera da, 2.B Nazionalak atseden hartuko du asteburu honetan eta maiatzaren 12an itzuliko da konpetiziora. Bi jardunaldi geratzen zaizkio amaitzeko eta datorren denboraldian Errege Kopa jokatzeko aukera du jokoan. San Juani Belabietan 6-1 irabazi ostean puntu bakarreko aldearekin dago Lauburu hirugarren postuan.

Jubenilen Ohorezko Mailak hirugarren postuan amaitu du liga, bigarren buelta bikaina egin ostean. Euskadiko Kopari begira jarri da eta asteburu honetan Gora Bilbaoren kontra jokatuko du kanpoan, joan etorriko partiduan. 

Kategoria probintzialeko klubeko taldeen kartelera partekatzen dugu:

Infantilak Gipuzkoako txapelketa jokatzen dute larunbatean eta Lauburuko bi taldeen arteko derbia ikusteko aukera izango da Belabietan 11:30ean
Aurretik, 10:00etan, jubenil territorialak jokatuko du Mondrate CD taldearen kontra. Lauburuko jubenilak denboraldi bikaina egin dute; 58 punturekin bigarren postuan daude eta beste jardunaldi bat gehiago geratzen zaie liga amaitzeko.
Lehenengo mailak ere larunbatean jokatuko du Nest Zerbezeria-Hirukide ikastetxearen kontra, baina Tolosan, eta kadeteak Donostira joan beharko dute Erainen kontra jokatzera.
#GoazenLauburuKEIbarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!