Giro bikainaz gozatu genuen larunbatean Belabietan, bi taldeak partidua irabazteko xedez sartu ziren kantxara, denboraldia prestigioko garaipen batekin amaitzeko asmoz eta bi jarraitzaileak nor bere taldearekin iraulita egon zelarik.
Bi taldeak baloia pistaren hiru laurdenetan estutzen zutela hasi zen partidua. Arevaloren taldea izan zen erasoan aurrea hartu zuena lehenengo unetan, lehenbiziko hurbilketak sortuz eta estrategia ekintzetan lehenbiziko jaurtiketak eginez. Lehenak izan ziren jotzen, Paul Ruedak 10 metroetan ostutako baloi batekin 1XP bat klasearekin eginez. Partida zirraragarria eta bizia izaten ari zen.
Eskoriatza lerroak luzatzen hasi zen pibotaren jokoaren bidez eta Javi Ayerberen atean arriskuak sortzen hasi zen. Moratuek segurtasun handiarekin jokatzen zuten defentsan eta bisitarien marketan traba egiten saiatzen ziren defentsa handia eginez. Bederatzigarren minutuan bisitarien defentsa batek Aitor Sanchezek bigarren zutoinera egindako pase bat alderatu nahian 2-0ekoa markatu zuen. Norgehiagoka oso aldeko jarri zitzaien ibartarrei. Bisitariak oso bizi jokatzen ari ziren eta ekintza arriskutsuak sortzen zituzten Javiren atean. Partida ikusgarria zen, baina ekintza arriskutsu gehienak estrategia jokoetan gertatzen ziren. Emaitza horrekin amaitu zen lehenbiziko zatia.
Bigarren zatian bisitariek ibartarren presio irteerak estutzen hasi ziren. Arevaloren mutilak bizpahiru pase jarraian josteko arazoak izaten ari ziren eta baloia erraz galtzen zuten. Bosgarren minutuan bisitariek tartea txikitu zuten, ibartarren defentsan egindako akats bat medio. Partidu luzea geratzen zen oraindik eta gol honek bertakoak bizkortu zituen aurkariaren atean aukera onak sortzen hasi zirelarik.
Amaierarako zortzi minutu falta zirela, Paul Ruedak aurkariaren bandako sake batean egindako akats bat aprobetxatu eta 3-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Tanto honek ibartarrak lasaitu zituen eta bigarren zatiaren hasieran galdutako jokoaren izaera berreskuratu zuten; sendo agertu ziren erasoan zein defentsa lanetan. Lau minutu faltan, bisitariak bosteko jokoa atera zuen pistara, ibartarrak baloi bakoitza defendatu zuten eta partidu zail bat irabaztea lortu zuten.
Norgehiagokaren amaieran entrenatzaileak honela baloratu zuen partidua: “Lehenik afizioari eskerrak eman nahi dizkiogu eman digun babesagatik, airean eraman gaitu eta ikaragarria izan da txiki zein handiek nola animatu gaituzten ikustea. Bigarrenik, taldea zoriondu nahi dut norgehiagoka guztian egindako lanagatik. Bi bertsio desberdin ikusi ditugu; lehenbiziko 15 minutu oso onak jokatu ditugu, baina ez zait asko gustatu lehen zatiko azken bost minutuak nola kudeatu ditugun. Bigarren zatian presaka ibili gara, maila baxuagoan jokatuz. Partidua asko tenkatu da eta eztabaidak sortu dira jarraian. Aurkariak asko exijitu du eta akatsak izan ditugu, astelehenetik aurrera zuzendu beharko ditugunak, baina jokalarien jarrera oso ona izan da. Orain Euskadiko Kopa prestatzen hasiko gara, Gora Bilbaoren kontra”.