Emakumezkoen taldea ligako txapelduna izanda eta senior filiala Play Offa jokatzeko aukerak galduta, begirada Javi Mugikak gidatutako jubenil filialean jarrita daukagu. Puntu bakar bat gehituta bigarren postua ziurtatu eta Anoetaren kontra ligako finala jokatzeko eskubidea eskuratuko bailuke datorren maiatzaren 19an.
Uzturpe Lauburu 2004 eta Erainek jokatuko duten partidua ere zirraragarria izango da, klubeko txikienek hiru jardunaldien faltan lidergoan dagoen Donostiako taldeari hurbiltzeko urrezko aukera izango dute. Erainek irabaziz gero, liga erregularra erabakita utziko luke, ibartarrak baino 3 puntu gehiago dituztelako eta atsedena ere, egina dutelako. Loitzunen gaztetxoei berriz, azken jardunaldian egokitu zaie atseden egitea.
Denboraldi bikaina egin dute bi taldeak, liga irabazteko aukerak baztertu gabe, bigarren eta hirugarren postuak lortzeko lehiatzen dutelarik.
Asteburuko kartelera doakizue segidan,