Hiru puntuek ihes egin dute Belabietatik ahazteko moduko egun batean (1-2)

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko api. 9a, 08:32

Atzean uzteko moduko partida ikusi genuen atzokoan Belabietan. Porrota ezagutu gabeko boladak 10 jardunaldi iraun ditu. Alfredo Hualderenek ez zuten asmatu, jokoan askorik izan gabe oso lehiakor jokatu zuen Santurtziren aurka.

Norgehiagokaren lehen zatia itogin batek baldintzatu zuen, partida bera berandu hasteaz gain, hainbat alditan geratu behar izan baitzen eta ondorioz, jokoaren erritmoa asmo mantsotu zen.

Ibartarrak bisitariak baino hobeto sartu ziren partidan. Bi taldeak aurkariaren area inguruan saiatzen ziren presioa egiten, baina tokikoak ziren arriskuak sortzen zituzten bakarrak; estrategia jokaldietan gehienbat. Santurtzi geroz eta erosoago sentitzen zen pistan eta egoera hori erabat aldatzeko zorian izan zen. Lauburu aurretik jartzeko zorian izan zen, Beñatek eta Zumetak izan zituzten bi aukera garbiekin.

Bisitarien erasoak lehen zatian Roberren eskuetatik etorri ziren, eta Zuhaitzek bikain alderatu zituen bi jaurtiketa. Beste bi kontraerasotan ere ez zuten asmatu santurtziarrek. Zati honen azken minutuetan bi taldeek akats asko egin zituzten eta ondorioz, markagailuan hutseko berdinketarekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatian bisitarien nagusitasuna ikusi zen. Konfiantzarekin, Aitor Larrearen mutilak taldea abantailan jartzeko zorian egon ziren kontraerasoak baliatuz. Oihanek, Roberren jaurtiketa bat atera zuen atepetik eta Zuhaitzek ere santurtziarren pare bat aukera arriskutsu atera zituen. Lauburu pixkanaka pizten joan zen eta erasoa pazientzia handiagoarekin lantzen hasi zen. Honela iritsi zen tantoa, kantxako lau jokalariek parte hartu zuten jokaldi batean. Andoni Agirrezabala eta Zumetaren arteko triangelukatze batek eragin zuen Zumetak baloia bigarren zutoinera botatzea eta Javi Saldisek errematatzea.

Bigarren zatiaren erdian iritsi zen gola eta garaipenaren bidea erraztuko zuela zirudien, baina ez zen hala izan. Ia jarraian egindako jokaldian, baloia ateratzeko zalantzan izan ziren ibartarrak. Bazabak baloia ostu, Zuhaitzen aurrean jarri eta azpitik gainditu zuen. Berdinketa honekin talde morearen bukaeraren hasiera izan zen, ibartarrek ezin izan zioten kolpeari bueltarik eman. Saiatu ziren, baina bigarren golaren bila joateko argitasuna falta izan zen, eta Santurtzi izan zen 9 minutu faltan berriro markagailua astindu zuena. Borja Zuhaitzen aldaratze bat errematatzea zihoanean, Garmenek penaltia egin zion. Roberrek bota eta 1-2koa ezarri zuen.

Bigarren gol honek min handia egin zuen eta Santurtzik errenta handitzeko beste bi aukera ere izan zituen, baina Zuhaitzek ondo atera zituen. Bost minutu inguru falta zirenean Ibarrak bosteko jokoa jarri zuen pistan, baina ez zuen normalean ematen duen emaitzarik eman. Moreetxoek arrisku egoerak sortu zituzten, baina beste momentuetako txinparta falta izan zitzaien. Oihan eta Andoni Agirrezabala berdinketa lortzeko zorian egon ziren, baina bizkaitarren defentsa gailendu zen. Partida, beraz, 1-2ko emaitzarekin amaitu zen.

Laburbilduz, azkar ahaztu beharreko norgehiagoka, egindako akatsak analizatu eta hurrengo norgehiagoka prestatzeko aurretik dauden bi astetan zentratu beharko dute. Ibartarrek Nalda bisitatuko dute apirilaren 21ean. Errioxarrek, jaitsiera errealitatea izan arren, etxean buru belarri jokatzen dute, bertan izandako emaitzak ikusi besterik ez dago. Geratzen diren lau norgehiagokak serio eta dedikazio handiarekin prestatzea tokatzen da, hirugarren postu hori lortzea ibartarren esku baitago. Atzoko estropezuaren ostean, Castellóko Segorbe taldea puntu batera jarri da ibartarren atzetik, beraz, ez dago akatsik egiteko tarterik. Konfiantza berreskuratu behar da, txapelketa guztian eman dituen pozak ematen jarraitzeko. #GoazenLauburuKEIbarra

PARTIDUAREN XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Agirrezabala, Zumeta, Andoni Carlosena eta Javi Saldise (1). Igor Echarri, Oihan, Dani, Aitzol, Beñat eta Garmenek ere, jokatu zuten.

F.S. SANTURTZI: Marcos, Ivan, Rober (1), Jon eta Xabier. Borja, Markel, Mikel eta Bazagak (1) ere, jokatu zuten.

TXARTEL HORIAK: Javi Saldise, Garmen eta Andoni Agirrezabala (LAUBURU K.E. IBARRA) / Borja e Ivan (F.S. SANTURTZI)

GOLAK

1-0 MIN 28 Javi Saldise

1-1 MIN 29 Bazaga

1-2 MIN 31 Rober

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!