Tolosaldean jai-astea bada ere, konpetizioa ez da geratzen Laubururentzat eta garrantzi handiko neurketa jokatu beharko du Belabietan BigMat Fontecha Juventud del Círculo taldearen kontra. Gaztelako taldeak ez du denboraldi honetan bere tokia aurkitzen eta arriskua duten postuetan dago egun, jaitsieratik 2 puntura. Denboraldi honetako berrikuntzarik aipagarriena egin duten entrenatzaile aldaketa izan da, Ramón Herreros “Chino”k Raúl Zamora ordezkatzen baitu, taldearen aurrean 10 urte arrakastatsu eman eta gero. Javier Cremer atean eta Pablo Páramo hegal-pibot moduan etorritakoak ere aipatu behar dira. Denboraldiaren hasierako helburua, iazko emaitzak hobetzea zen, iaz 37 punturekin 10. postuan geratu baitziren. Esan behar da, egun betetzen duen postua ez datorrela bat taldeak duen potentzialarekin eta Lauburu garaipena lortzen saiatzeko prest joan beharko du hitzordu garrantzitsu honetara, aurkariak ez baitio erreza jarriko.
Lauburun aste honetako entrenamenduak normaltasun osoz egin dira, Zierbenaren kontra, bere etxean, berdinketa garrantzitsu bat lortu ostean. Larunbat honetako helburua horrela jarraitzea da eta etxean beste hiru puntu gehiago lortzea. Horrek bultzada emango lioke ligako azken 10 jardunaldietan guztiaren bila joateko. Moratuen entrenatzaileak honela zioen: “entrenamendu saio bakoitza oso ongi lantzen dugu, gazteak konpromisoa agertzen dute eta maila gorenean lehiatu behar dugu; Juventud taldeak asko exijitzen du, bai erasoan eta baita defentsan ere”.
Belabietan izango da, larunbatean 18:30ean
Ohi moduan, Klubeko Twitter bidez jarraitu ahal izango da norgehiagoka eta zuzenean ikusteko Laubururen Youtubeko kanaletik ikusteko aukera izango da.
Ez ahaztu: LARUNBATEAN OTSAILAK 10, 18:30ean
#GoazenLauburuKEIbarra
Partiduaren atsedenaldian, Izaskun Jatetxeak eskainita bazkide guztien artean bi lagunentzako afari bat zozketatuko da.