Bertako taldea pista erdian kokatuta hasi zen partidua, baloiak ostu eta kontran ateratzeko helburuarekin. Ibartarrak jokaldiak lantzea zailtzen zuen kantxa irristakor batekin egin zuten topo. Partida hasieratan oso bizi ateratzeko ohitura dute moratuek, baina oraingoan motelago atera ziren eta konturatzerako, partiduko 7 minutuan jada, tokiko taldea markagailuan aurretik zuten.
Golaren ondoren, moratuek okasioak sortzen hasi ziren aurkariaren zelaian, baina zutoina jo zuten lau bat baloi jaurti zituzten eta gainera, 1XP pare bat eta oker ulertutako estrategia ekintza asko aprobetxatu gabe utzi zituzten. 1-0ekoarekin amaitu zen lehenbiziko denbora, tokiko taldea kontraerasoan saiatuz eta baloiaren zirkulazioan bisitariek egiten zituzten akatsez aprobetxatuz.
Bigarren zatian Lauburu markak presionatzen hasi zen eta baloia azkar errekuperatzen, baina emaitzak mugitu gabe jarraitzen zuen. Bigarren denborako 7. minutuan trantsizio azkar baten bidez, aurkariak 2-0ekoa egin zuen. 13 minutu geratzen ziren oraindik, baina partidua asko zaildu zen ibartarrentzat.
10 minututara Paul Ruedak bandatik ateratzean estrategia ekintza on baten bidez, 2-1ekoa egin
zuen. Gol honek bisitariek piztu zituen eta 30 segundo beranduago, falta batean estrategia ekintza bat maisutasunez gauzatuz, Iker Zubelzuk 2-2koa ezarri zuen. Gol berri honek tokiko taldea erabat nokeatu zuen, gainera 20 segundo geroago, beste estrategia ekintza bikain batean, Aitor Sanchezek hirugarren gola sartu zuen Ibartarrak markagailuan aurretik jarriz.
Jokatzeko 9 minutu geratzen ziren, baina Lauburuk zailena egina zuen jada, aldapa gora jarrita zeukan norgehiagoka iraultzea, hain zuzen. Asko geratzen zen oraindik hala ere, eta edozer gauza gerta zitekeen. Lau minutu faltan, Errioxarrek atezain jokalaria atera zuten, baina Lauburuk tinko eutsi zion bere ateari. Minutu t’erdi falta zela Paul Rueda eta Aitor Sanchezen arteko konbinazio on batean, bigarren honek, partiduko azken emaitza izango zena egin zuen, 2-4.
Norgehiagokaren amaieran, entrenatzaileak irakurketa hau egin zuen: “Lehenengo zati eskasa jokatu dugu, gure mailakoa baino baxuago, eta maila horretan jokatzen dugunean, edozeinek irabazten digu. Baloiaren zirkulazioan motelak ibili gara eta baloirik gabeko mugikortasunean sakontasunik gabe. Honela jokatuta zaila da aurkaria gainditzea. Bigarren zatian akats hauek zuzendu ditugu eta hiru puntuak arbeleko lanari esker jaso ditugu. Garaipena garrantzitsua da, 2-0eko emaitza bati buelta emanda gainera, baina kontzentrazio, intentsitate eta agresibitate maila altua izan behar du 40 minutuetan”.