Ohorezko Maila bolada ona luzatzearen bila

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko otsailaren 2a

Lauburu Mahala Ibarra Larderora abiatuko da bertako taldearen kontra jokatzera, ligako hamabigarren jardunaldi honetan.

Partidua 17:00etan izango da eta Ibarrako taldea Belabieta kiroldegitik 13:30ean abiatzea aurre ikusten da. Moratuek goiko postuetara lotuko dituen garaipen berri bat gehitu nahiko dute. Neurketa on batean, egungo liderra Xotari irabazi ostean, Aitor Arevaloren mutilak Errioxara bidaiatuko dute oso lehiakorra den talde bat gainditzeko.

Larderok 17 puntu ditu sailkapenean, Ibarrak baino hiru gutxiago; 52 gol sartu dituzte orotara eta 50 jaso. Joanekoan, Ibarran, moratuek 9-7ko emaitzarekin irabazi zieten errioxarrei. Hauek, jokatutako azken lau partidetan 3 garaipen eta porrota bakarra lortu dute, azken hau Eskoriatzan, bertako taldearen kontra 9-4 galdu zutelarik.

Entrenatzailearen hitzetan: “Neurketa zaila izango da, kategorian ongi lehiatzen ari den aurkaria da. Lehenengo itzulian launako berdinketa egin zuen etxean, Eskoriatzaren kontra; 1-3 galdu zuen Castroren aurrean eta Xotari bere etxean 2-3ko emaitzarekin irabazi zioten. Garbi ikusten da, lehiatzen dakien taldea dela, beraz, oso bizi aterako beharko gara kantxara eta erritmoa geuk markatu. Partiduaren giltza gure defentsan egongo da, azken asteetako defentsa maila mantentzeko gai bagara, garaipena hurbilago izango dugu”.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!