Moratuek bost jardunaldi daramatzate puntuak gehitzen, konfiantzarekin sentitzen dira eta joaneko partidua ordainetan hartu nahiko dute. Bertan, nafarrek 7-0eko emaitzarekin irabazita, moratuek landutako talde gazte honen aurrean bere burua gaindituta ikusi zuten.
Irurtzungo taldeak partidu bakarra galdu du lehenengo itzulian, Larderoren kontra eta etxean. Talde nafarra erasoan erabiltzen duen lauko jokoaz ezaugarritzen da, baloiaren mugimendu zirkular azkar batekin aurkariak atzean uzten saiatuz.
Ibartarrak entrenamendu aste on bat izan dute eta Eskoriatzaren kontra jokatutako partidutik jokoaren, erasoko zein defentsako, hainbat alde zuzendu ostean liderrari irabazteko konfiantza dute. Horretarako beren eraso-jokorik onena eta defentsa agresibo eta irmo bat atera beharko dute.
Entrenatzailearen hitzetan: “erasoa zein defentsa asko lantzen duen talde baten aurrean jarriko gara; badakigu nola jokatzen duten eta nola defendatzen duten. Joaneko partidan baloiaren zirkulazioa motela izan zen eta baloirik gabeko mugimenduak eskasak izan ziren, ondorioz, autoritatearekin irabazi zutela esan behar. Egun hobeto gaude, jokoan konfiantza dugu, ideia hobeak ditugu eta lehiatzeko prestatuta gaude. Baloiaren atzetik joango diren bi talde izango dira eta duelu bikaina izatea espero da. Defentsako markaketan bizi egon behar dugu, banakako borroketan irabaz ez dezaten”.