Berriro etxean jokatuko du Lauburuk, Peña La Unión taldearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko urtarrilaren 25a

Lauburuko lehenengo taldeak Calatayudeko Peña Unión taldea jasoko du larunbatean, 2017-18 denboraldiko hamazortzigarren jardunaldian. Erronka gogorra izango da moratuentzat, izan ere, aragoiarrak azken bost partidetatik bakarra galdu dutelarik, oso bolada onean daude.

Pasa den astean, zehazki, garaipen garrantzitsu bat lortu zuten Elorriokoren kontra, eta denboraldi hasieran finkatutako helburutik askoz hurbilago daude ondorioz, hau da, Bigarren B Mailan jarraitzea. 19 puntu ditu egun eta sailkapenean erdi aldeko postuetatik hurbil dago. Erregistro objektiboetatik at, Peña La Unión taldeak oso talde lehiakorra dela erakutsi du, kategoriako edozein taldearen aurrean garaipena lortzeko prestatua dagoelarik, beraz, moratuek ez dute erlaxatzeko aukerarik izango.

Lauburukoentzat astea lasaia izan da, gehienbat, pasa den asteburuan Segorberen aurka lortutako garaipenagatik. Entrenamendu saioak jokalari batzuen lesio zein gainkargek eragindako lesioak markatu ditu. Entrenatzailearen hitzetan, “Segorberen kontra izandako emaitzekin oso gustura gaude, baina ez jokatutako partiduarekin, bigarren denboran egindakoarekin batez ere. Teknikoei arduratzen gintuen hainbat gauza zuzentzen saiatu gara eta larunbatean hobeak izatea espero dugu. Erabateko kontzentrazioa lortu behar dugu Peña La Unión taldeak eskatuko digun mailan ahalik eta hobekien errenditu eta lehiatzeko, bestela, disgustu bat izango dugu”.

Norgehiagoka larunbatean, hilak 27an izango da 18:30ean Ibarrako Belabieta kiroldegian.

Betiko moduan, Klubeko Twitter bidez jarraitu ahal izango da neurketa(@LAUBURUKEIBARRA) eta zuzenean ikusi nahi izanez gero, Lauburu KE-k Youtuben duen kanaletik jarraitzeko aukera izango da.

Ez ahaztu, LARUNBATEAN 18:30ean BELABIETAN

GOAZEN LAUBURU!!!

Oharra: partiduaren atsedenaldian Danon Txokoa tabernak eskainita, klubeko bazkide guztien artean bi lagunentzako afari bat zozketatuko da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!