Bihar, larunbata 20, izango da ligako hamazazpigarren jardunaldi honetan Castelló-ko Segorbe taldearen kontra jokatzeko eguna. Belabietako pista urdinean helburu bera duten bi talde topatuko dira. Alde batetik, Segorbe, sailkapeneko lehenbiziko postuak betetzeko helburuarekin sortutako talde bat, eta liga hasiera motela izan bazuen ere, jardunaldiak jokatu ahala, helburutik geroz eta hurbilago dago, hau da, denboraldi bukaeran pribilegiozko postuetan kokatuta egotea. Talde hau lehenengo itzuliko norgehiagokaren errebantxaren bila joango da, bere pista zailean Lauburuk 3 puntu etxera ekartzea lortu baitzuen. Ibartarrak berriz, bere kantxan indartu beharko dira eta ohorezko postu horietan jarraitzeko hiru puntuak lotuta utzi. Honela, datorren denboraldian Kopa jokatzeko aukera eskainiko dien postuez borrokatzeko ilusioa mantenduko dute.
Entrenatzaileak honela zioen: “Konplikazio handiko astea izan dugu, gaixotasun, lesio edota lan-arazoengatik baja bat edo beste izan dugu. Hala ere, badakigu areto futbol onena egiten duen multzoko taldeetako baten aurka jokatuko dugula, eta taulan merezi duen postua ere ez duela betetzen. Horregatik, zailtasunen aurrean hazi besterik ez dugu, gure armak zein diren garbi izanda eta lehenbiziko itzulian lehiatu garen moduan egitea orain ere”.
Partidarako bajak izango dira Iraitz, Xabi eta Agus; eta azken ordurarte zalantza, Dani eta Aitzol.
Gogoratu, betiko moduan, norgehiagokaren nondik norakoak klubaren Twitterretik jarraitu ahal izango da:@LAUBURUKEIBARRA
Ziurrenik, Espainiako txapelketan egin dugun moduan, norgehiagoka hau ere, klubeko Youtube kanaletik streaming bidez ikusteko aukera izango da.
Ez ahaztu, LARUNBATA URTARRILAK 20, 18:30ean
GOAZEN LAUBURU!!!
Oharra: neurketaren atsedenaldian, klubeko bazkide guztien artean Leaburuko Ostatuak eskainitako bi lagunentzako afari bat zozketatuko da.