Urtarrilaren 10etik 14 igandera arte Ibarrak Balear Irletako, Extremadura, Valentzia, Euskadi eta egungo txapelduna den Kataluniako selekzioak hartuko ditu; Belabietan ikuskizun paregabea eskainiko duen multzoa zalantzarik gabe, gainditu beharreko aurkaria Kataluniako selekzioa izango delarik. Euskadik berriro ere, bere historiaren kontra egin beharko du torneo honetan eta beste erkidegoekin alderatuta atzeman ohi dugun aldearen kontra. Afizioak, anfitrioi gisa leundu beharko lukeen desberdintasuna izan beharko luke eta ziur halaxe izango dela, euskal gazte oparoak, Tolosaldekoak tartean, airean eramanez.
Klubak Areto Futboleko euskal komiteari eskerrak eman nahi dizkio, ekitaldi garrantzitsu honen antolaketa lanetarako gure entitatean jarritako konfiantzagatik. Ibarrako Udala ere aipatu nahi dugu beste behin, izan ere, bertako ordezkariei proposamena aurkeztu zitzaien lehenbiziko unetik mimoz baloratu baitzuten, eta tekniko, kirolari edota direktibakoen artean 100 lagun baino gehiago mugitzen dituen ekitaldi hau herrian eskaini ahal izateko, beren aldetik ahal duten guztia jartzeko prest agertu baitira. Egun horietan selekzioak laguntzen dabilen sendi zein afizio andanak ostalaritza eta beste zerbitzuei ere, onura ekartzea espero dugu.
Azkenik, klubak torneoko partidu guztiak osorik Youtube live sare sozialaren bidez zuzenean (streaming) eskaintzeko asmo berritzaileak dituela jakinarazi nahi du. Gure kirolaren hedapenari bultzada emango dion apustu garbia izango da; hazten jarraitzeko zabalpena egitea oinarrizkoa dela ulertzeaz gain, gurera datozen erkidego desberdinetako afizioak zein sendiak asko eskertuko dutela zalantza izpirik ez dugu.