Bolada ona luzatu nahi du Lauburu Mahalak bidai luze honetan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko abe. 1a, 18:44

Lauburu Mahala Ibarra Asturiasera abiatu beharko da larunbatean Rodiles F.S. taldearen kontra jokatzera Villaviciosan. 18:00etan izango da eta ibartarrak egin beharko duten bidai luzeenetako bat da. Ibarrako espedizioa 9:45ean aterako da kiroldegitik etxera hiru puntuak ekartzeko helburuarekin.

Asturiasko taldeak sailkapenean sei punturekin, ligako 23 gol jaso ditu, bataz besteko hiru gol partidako, eta aldiz, 16 gol sartu ditu, hauetako 12 etxean sartu dituelarik. Ahalmen honek etxean jolastutako lau partidetatik bi irabazteko aukera eman dio.         

Jubenilen Ohorezko Mailan Asturiasko bi talde sartu dira aurten, kategoria zorrotz hau Maila Nazionalean mantendu ahal izateko klubek beren diru-kutxan egindako esfortzu izugarria agerian utzi duelarik. Maila hau Estatuan oinarrian dauden kategorien gorenean dago, eta bost erkidego autonomo ere aurki daitezke hamaika taldeko multzo batean. Ibarrako klubak, territorialetik hona ematen den jauzi kualitatiboa ikusita, esfortzuak merezi duela argi dauka, nahiz eta batzuetan bertako jokalariak hurrengo kategorian jarraitzea ez den lortzen; adin honetan, egun asko kostatzen da egindako esfortzuaz jabetzea, jokalariak zein ingurukoak.

Ibarrako entrenatzailearen hitzetan: “Oso ongi lehiatzen ari den talde baten aurka jokatuko dugu; agian ez dira golarekin beraiek nahi adina asmatzen ari, baina etxean oso lehiakor agertzen dira. Pista erdian intentsitate handiz defenditzen duen taldea da eta oso garrantzitsua izango da baloiarekin abiadura eta pazientzia hartzea, arrisku egoerak sortzen joateko. Jokalariek kontziente dira etxetik kanpora jokatutako partidu guztiak zailak direla, badakie emaitza motzean lehiatzen den taldea dela eta golaren aurrean fin ibili beharko dugu markagailuan gure aldeko tartea finkatzeko eta azken minutuei segurtasun handiarekin aurre egiteko”.

Jarraian, klubeko gainontzeko taldeen hitzorduak asteburu honetarako:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!