Etxean indartzea tokatzen da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko aza. 23a, 16:08

Azaroak 25eko larunbatean, 2.B maila Nazionala ikusiaz berriro areto futbolaz gozatzeko parada izango dugu Belabietan. Aurkaria oraingoan, A.D. Nalda talde errioxarra.

Errioxarrek bost punturekin, sailkapenaren beheko partean kokatzen dira, La Union Calatayud taldearen kontra lortutako garaipen bakarrarekin eta Elorrioko eta Santurtziren kontrako berdinketekin. Lehenengo aldia da 2.B mailan parte hartzen duela eta bere helburu nagusia kategoria honetan mantentzea lortzea da.

Lauburun aste mugitua izan dute, lesioek direla eta. Andoni Carlosenak sorbaldan hartu zuen mina Santurtzin jokatutako norgehiagokan eta ezin izan du entrenatu; albiste ona, Javi Saldise osatu dela eta normaltasunez entrenatzen ari dela. Santurtzin minutu batzuk jokatu zituen eta gol bikain bat sartzeko nahikoak izan zituen. Garmen ere, hasi da entrenatzen taldearekin, eta larunbateko konbokatorian agian sartuko da. Alfredo Hualde entrenatzaileak datorren norgehiagoka izan zuen hizpide: “etxean berriro partidu on bat egiteko eta garaipena afizioari eskaintzeko gogotsu gaude. Etxetik kanpora ezin hobeto ari gara lehiatzen, beraz, orain etxean indartsu izatea tokatzen zaigu, honela, beste astebetez, lehenengo postuetan egoten jarraitzeko”.

Norgehiagoka honetan Andoni Carlosena eta Garmen azken ordura arte zalantza izango dira.

Belabietan ikusiko dugu elkar, ez ahaztu: LARUNBATEAN, AZAROAK 25, 18:30ean. Zuzenekoa ezinbestean galdu behar baduzue, badakizue, Klubeko Twitter bidez norgehiagokaren berri emango dizuegula:@LAUBURUKEIBARRA

#GoazenLauburu

Oharra: bi zatien arteko atsedenaldian, Danon Txokoa tabernak eskainita, bi lagunentzako afari bat zozketatuko da bazkide guztien artean. Zorte on!!!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!