Asturiasko E.F.S. Siero taldea etorriko da Belabietara

Lauburu Ibarra Mahala, Jubenilen Ohorezko Maila gogotsu ari da ligako hurrengo neurketa prestatzen. Gazte moratuek E.F.S. Siero, Asturiasko Pola de Siero herritik datorren taldearen kontra jokatuko dute; aurten egin du debuta kategorian eta multzo honetako partaideen denboraldiko bidai luzeena izango da.

Norgehiagoka larunbatean izango da, 16:00etan eta aukera ona izango da pasa den jardunaldiko porrota atzean utzi eta lehenengo postuei begira jartzeko.

Aurkaria bi garaipen eta porrot batekin dator; gainditzea zaila izango da, baina gazte ibartarrak, entrenamendu aste on baten ostean, hanketan pilatu duten trebezia eta lan guztia erakusteko irrikaz daude.

Afizioari, beti bezala, Belabietara hurbiltzeko eskatu nahi diogu etorkizunean poz handiak emateko deitua den taldea ikustea; eta 18:30ean berriz, Bigarren B Nazionalak Aragoiko Nuestra Señora del Portal taldearen bisita jasoko du. Areto futbolaz gozatzeko aukera bikoitza larunbatean.

Beste kategoriak kantxa desberdinetan zehar banatuko dira beste asteburu batez;
Txubelen mutilak emango diote hasiera jardunaldiari, ostiralen 20:45ean Belabietan jokatuz. Bertan, lehenengo territorialaren lidergoa defendatuko dute Lezoko Jaixki AFT taldearen aurrean.

 

LAUBURU K.E. IBARRA-ren asteburuko kartelera 

KATEGORIA

PARTIDA

EGUNA

ORDUA

TOKIA

2. B

LAUBURU K.E. IBARRA  -  NUESTRA SRA. DEL PORTAL

Larunbata 28

18:30

Belabieta (IBARRA)

Oho. Jubenilak

LAUBURU IBARRA MAHALA  -  EFS. DE SIERO A

Larunbata 28

16:00

Belabieta (IBARRA)

Emakumezkoak

ESKORIATZA K.E. - LAUBURU K.E. IBARRA

Igandea 29

12:00

Miguel Muñoz (ESKORIATZA)

1. Territoriala

LAUBURU KLINIKA ALDAZ – JAIXKI AFT

Ostirala 27

20:45

Belabieta (IBARRA)

Jubenilak

LAUBURU K.E. IBARRA – BAR LASARTE

Larunbata 28

10:00

Belabieta (IBARRA)

Kadeteak

MONDRATE CD DRAGOIAK - LAUBURU K.E. IBARRA

Igandea 29

11:00

Iturripe (ARRASATE)

Infantilak

UZTURPE LAUBURU 2004 - GAEL

Larunbata 28

11:30

Belabieta (IBARRA)

Infantilak

ERAIN 1º-2º ESO - UZTURPE LAUBURU 2005

Larunbata 28

10:30

Erain eskola (IRUN)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!