Bisitaria, bi garaipenekin 6 puntu lortu eta sailkapenaren erditik beherako aldean kokatua dago. Lehenbiziko garaipena Errioxako Nalda taldeari bere etxean irabazita lortu zuen, eta bigarrena, Colo Colo ahalguztidunaren aurrean egin zuen, kantxa propioan. Iaz, 2.B kategorian lehen aldiz jokatzen zutelarik, liga 33 punturekin 12. Postuan amaitzea lortu zuten; aurtengo denboraldian jarraitzen duten helburu bera.
Bestalde, Lauburun aste mogitua izan da, jendea entrenamenduetara biltzeari dagokionez behintzat; alde batetik, Garmenen bajari Javi Saldiserena gehitu zaio, eta bestetik, taldeko hainbat kidek gastroenteritis pasa dute, entrenamenduen kalitatea murriztuz. Hala ere, hau ez da aitzakia izango Alfredo Hualderen mutilentzat, honela zioen behintzat entrenatzaile berak: “Berriro norgehiagoka bat irabazteko oso gogotsu gaude, bereziki afizioari poz handi bat emateko gogoarekin. Asteari ohi baino baja gehiago tokatu bazaizkio ere, berme guztiekin egingo diogu aurre partidu berri honi, eta talde guztiak buruan duen pentsamendu bakarra garaipena da”.
Garmen eta Javi Saldisek ez dute jolastuko, eta Iraitz, Oihan eta Agus berriz, azken momentura arte zalantza izango dira.
Belabietan aurkituko gaituzue, ez ahaztu, LARUNBATA URRIAK 28, 18:30ean. Ezin baduzue, norgehiagokaren berri izateko beste aukera klubeko Twitter jarraitzea da:@LAUBURUKEIBARRA
GOAZEN LAUBURU!!!
Oharra: Partidaren atsedenaldian, Leaburuko Ostatuak eskainitako bi lagunentzako afaria zozketatuko da klubeko bazkide guztien artean.