Bukaera arte garaipena bilatu zuen Laubururentzat inflexio-puntua (2-2)

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko urr. 23a, 09:06

Pinsequeren kantxa bat bezalako batean puntuak gehitzea harrotzekoa bada ere, atzoko norgehiagokak zapore gazi gozoa utzi zion Laubururi; atzoko partidara bertako taldea baja garrantzitsuren baten ondorioz lermatua iritsi zelako gehienbat.

Hala eta guztiz, talde aragoiarrak norgehiagoka bikaina burutu zuen eta partidaren momentu batzuetan Lauburu intentsitatean gainditu zuen. Moratuek berriz, 2-0eko emaitza txar bati buelta emateko gai izan ziren berdinketaraino iritsiz, eta sari handiagoa lortzeko adina meritu ere izan zuten bigarren zati on bat osatuz.

Ibarrakoak ongi sartu ziren partidan. Lehenbiziko minutuak baloiaren zirkulazioan oso bizi agertu ziren, honek, goitik presionatzen saiatzen ari zen Pinsequeri, baloiak ostea eragozten ziolarik. Hala ere, aragoiarrek asmatzen hasi ziren eta Alfredo Hualderenak berriz, neurketa intentsitateaz igo hala, ez zuten beren jokoa lasaitzea lortzen eta ondorioz, partida bi ateen inguruan joan etorrian ibili zen. Honelako eskenatoki batean, tokiko taldea hilkorra da, eta bajak izanda ere, bere jokalari gazteen kalitatea garbi geratu zen; egoera honi probetxua ateratzeko gai izan ziren. Honela, 6. minuturako Andoni Carlosenak gol bat salbatu zuen, baloi oste baten ondorengo trantsizioan. Lauburu urduri ikusten zen eta Pinseque azkar jarri zen aurretik markagailuan; 1-0ekoa Luis Miguelek egin zuen, moratuen kantxa erdian baloia ostu eta kontra amaitzeko bigarren zutoinera bota zuenean.

Ibarrari tokikoen defentsa irakurtzeko behar zuen etenaldia falta izan zitzaion. Moratuek iristen ziren eta arriskua sortu ere bai, baina ez ziren eroso sentitzen elaborazioan; aragoiarrek errenta handitzeko hurbilago zeudela zirudien. Bigarren gola 18. minutuan iritsi zen, berriro Luis Miguelen eskutik; ibartarrak oker babestutako bandako sake batean sartu zuen, Zaragozako afizioan poz handia sortuz. Hala ere, pozak ez zuen asko iraun, Lauburuk, errautsetatik berpiztu nahian edo, tartea murriztu baitzuen atsedenaldiaren aurretik. Andoni Carlosenaren gola oso garrantzitsua izan zen, egin zuen momentuagatik eta partida aurkariaren alde jarriko zela aurre ikusten zen garaian etorri zelako. Kantxa propioan lauren artean egindako konbinazio on baten ondorioz etorri zen; Andoni Carlosenari iritsi zitzaion baloia eta honek trebeziaz amaitu zuen, ibartarrei berriro itxaropena piztuz.

Atsedenaldia bikain etorri zitzaion Ibarrari, tarte hori bere ideiak argitzeko aprobetxatu zuen, eta bigarren zatian jarraitu beharreko plana garbi izateko. Honela aldatu zen eskenatokia bigarren zatian; ia hasieratik moratuek defentsan askoz trebeago ikusi ziren eta erasoan lasaiago. Honek, Zaragozakoen atera askotan iristea ahalbidetzen zien. Pinsequek bere aldetik, panorama aldaketara egokitu zen, beren erasoek, presio lerroa igotzen zutenean lortzen zituzten baloietan oinarrituz.

Ibartarren nagusitasunagatik saria bigarren zatiaren erdialdean etorri zen. Bikain burututako estrategia jokaldi batean Igor Echarrik bigarren zutoinean amaitu zuen eta markagailuan berdinketa ezarri zuen. Zortzi minutu baino zertxobait gehiago geratzen ziren, eta kantxan ikusten zenagatik garbi zegoen norgehiagokaren bila joan behar zela. Halaxe egin zuten Alfredo Hualderen mutilak, amaiera arte anbizio handia erakutsiz. Jarrera honekin ia-ia lortu zuten gola sartzea hainbat alditan. Garbienetako batean, Andoni Agirrezabalak korner bat amaitu zuen eta justu, baina baloia galdu egin zen. Lauburu nagusi izan zen minutu hauetan, bertako taldearen atezaina izan zen bere lantaldeari eutsi ziona.

Gauzak honela, azken hiru minutuetan Alfredok bosteko jokoaren aldeko apustua egin zuen. Honek golak bi ateetan ibiltzea eragin zuen, izan ere, Ibarrak aurkariaren atean amaitu zezaketen hainbat eraso josi bazituen ere, aragoiarrek ate hutsera botatako bi tiroek ere, beren hirugarren golean amaitzetik oso hurbil egon ziren. Horietatik garbiena, jada harmailetan gola kantatzen hasiak zirelarik, Igor Echarrik baloia sareetara sartzea eragotzi zuena izan zen; ekintza honek bakarrik balio du puntu bat, neurketa amaitzeko segundo gutxi geratzen baitziren. Ibarra berriz, goletik hurbil egon zen Oihanek bigarren zutoinean baloia buruz errematatu zuenean.

Lauburuk irabaz zezakeen bezala, garaipena aurkariaren aldera ere, berdin-berdin erori zitekeen sentsazioarekin amaitu zen neurketa. Teknikoen eta jokalarien esfortzua eta atzo erakutsitako erreakziorako gaitasuna baloratzeko modukoa da, baina aldi berean, jokoan garbi ikusi ziren gauza batzuk hobetzean ere, zentratu behar da. Hazten jarraitu behar dugu, emozioen planoan gehienbat, honelako partidak gehiegi ez aktibatu arazteko, norgehiagokaren hainbat faseetan ikusi zen moduan. Lantaldeak entrenamenduekin jarraituko du astelehenean, begirada Las Fuentes taldearen kontrako partidan jarrita. Aurkari hau Belabietara etorriko da zortzigarrena izango den jardunaldia jolastera. Taldea garaipenen bidera itzultzen saiatuko da, lan ona egiten ari denaren patxadarekin eta jarraitu beharreko ildoan konfiantza osoarekin. Norgehiagoka eder hau ikustea animatzen zaituztegu ibartar guztiak; urriak 28an 18:30ean.

GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!

 

PARTIDAREN XEHETASUNAK

PINSEQUE F.S.: Guillermo, Cristian, Luis Miguel (2), C. Santabárbara eta Óscar. Rubén, Ignacio, Ángel, Carlos eta Antoniok ere, jokatu zuten.

 

LAUBURU K.E. IBARRA: Iraitz, Andoni Agirrezabala, Zumeta, Aitzol eta Andoni Carlosena (1). Oihan, Dani, Igor Echarri (1), Beñat, Javi Saldise, Agus eta Zuhaitzek ere, jokatu zuten.

 

TXARTEL HORIAK:Ángel eta Ruben (PINSEQUE F.S.) / Andoni Agirrezabala, Andoni Carlosena eta Igor Echarri (LAUBURU K.E. IBARRA)

 

GOLAK

1-0 MIN 13 Luis Miguel

2-0 MIN 18 Luis Miguel

2-1 MIN 20 Andoni Carlosena

2-2 MIN 32 Echarri

 

EPAILEAK

Javier, Caballero Sandua (Nafarroako Komitea)

Jose Antonio, Piñar Viñas (Nafarroako Komitea)

 

KRONOMETRATZAILEA

Susana, Paraíso Sopena (Aragoiko Komitea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!