Lauburu Mahalak bere lehenbiziko garaipena lortu du Larderon kontra

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko urr. 18a, 08:27

Lauburu Ibarra Mahalak 9-7ko emaitzarekin irabazi zion Lardero errioxar taldeari, denboraldiko lehenbiziko garaipena lortuz. Ibartarrak, lehenengo jardunaldiko porrotaren ostean, aurkaria estu hartzeko asmoz atera ziren hasieratik eta taktika horrek eman zuen bere fruitua.

Norgehiagokaren lehenbiziko 10 minutuetan etxeko taldeak zazpi alditan izan zuen gol egiteko aukera garbia, baina taldeak aurretik joateko merituak irabazita ere, markagailuak ez zuen mogitu nahi izan 11. minutura arte. Aitor Arevaloren mutikoak 3 gol egin zituzten 56 segundo majiko horietan.

Lehenengoa Aitor Sanchezek egin zuen, 15 segundo beranduago Gurruk bigarrena markatu zuen eta 41 segundora Asier Colasen asistentzia bikainarekin Gurruk berriro sartu zuen 3-0 eginez. Neurketa etxekoen alde eta jokalariak eroso jokatzen, gol aukera asko sortuz.

Norgehiagokaren 12. minutuan, eta bisitarien lehenengo iritsieran, errioxarrak markagailuko tartea murriztea lortu zuten. Etxeko taldea askoz hobeto ari zen jokatzen, baina bi taldeen merituak ikusita, lortutako errenta oso txikia zen. Moratuek jokaldiak amaitzeko garaian ez ziren oso trebe ibili eta egoera batzuk ez zituzten ongi kudeatu; ondorioz partida arriskuan jartzen hasi zen, bisitariek norgehiagokan geroz eta sartuago ikusten zirelarik.

Lehenengo zatia amaitzeko 40 segundo falta zirela, Asier Aierbek 4-1era igo zuen markagailua, eta honela amaitu zen zati hori.

Atsedenalditik bueltan, eta jokatzeko 20 minutu aurretik izanik, errioxarrak etxeko taldea estu hartzen hasi ziren bere pistan, bertikaltasun gehiago eta kanpoko amaiera gehiagoekin. Bertikaltasun hori dela eta, bisitariek tartea murriztu zuten bigarren zatiko bosgarrenean. Minutu bat beranduago Ibarrak berriro bi gol jarraian egin zituen, biak Aitor Sanchezen eskutik, errenta lau goletara luzatuz (6-2).

Azken gol hau eta gero, eta intentsitatean eta jokoan 30 minutu oso onak egin ondoren, Aitor Arevaloren mutilak defentsan intentsitatea jaitsi zuten, markaketa ahulekin; konturatzerako markagailua 8-6an jarri zen, eta oraindik 6 minutu amaierarako. Tarte horretan sartutako golak Paul Rueda eta Asier Aierberenak izan ziren.

Norgehiagokak emozio nahikoa ez, eta bisitariek 8-7 egin zuten partidaren amaieratik 3 minutura. Punturen batek ihes egingo zuela pentsarazteko bidea ematen zuen gertatzen ari zenak, baina minutu baten faltan, Liherrek 9-7 egin zuen eta honela amaitu zen partida.

Neurketaren amaieran Aitor Arevalo entrenatzaileak honelako irakurketa egin zuen: “lehenengo zati bikaina burutu dugu, gol aukera asko sortu ditugu. Atsedenaldira 4-1eko emaitzarekin iritsi gara eta bi taldeek sortutako arrisku ekintzen aldea ikusita, oso errenta txikia zen sentsazioarekin”; jarraian hauxe esateko: “Partida bakar batean ere, ezin dugu kontzentrazio maila jaitsi; gaur, intentsitate baxuko 10 minutuetan bost gol jasan ditugu, ia-ia partida galtzeko arriskuraino iritsiz. Azken minutuan nola joan diren ikusita, garaipenak zapore gazi-gozoa utzi digu, baina norgehiagokaren amaieran pasatako trago txar honek 40 minutuetan zehar izan behar dugun atentzio maila ikusaraziko digu”.

Klubeko emaitza orokorrei dagokienez, eta lehenengo taldeak jasandako porrota salbu, asteburuan emaitza ezin hobeak izan ditugu.

LAUBURU K.E. IBARRA-ren asteburuko emaitzen kuadroa

KATEGORIA

PARTIDA

EGUNA ETA ORDUA

EMAITZA

BIGARREN B NAZIONALA

LAUBURU K.E. IBARRA & TAFATRANS

OSTEGUNA 12 / 17:00

1-4

JUBENILEN OHOREZKO MAILA

LAUBURU IBARRA MAHALA & C.D. LARDERO

LARUNBATA 14 / 16:00

9-7

EMAKUMEZKOAK

HASIERA URRIAK 21

 

 

1GO TERRITORIALA

EGARRI TABERNA & LAUBURU KLINIKA ALDAZ

ASTEARTEA 10 / 20:15

2-2

JUBENIL PROBINTZIALA

LAUBURU K.E. IBARRA & SUMMA ALDAPETA B

LARUNBATA 14 / 10:30

8-3

KADETE PROBINTZIALA

SUMMA ALDAPETA & LAUBURU K.E. IBARRA

LARUNBATA 14 / 10:45

1-7

UZTURPE LAUBURU 2004

HASIERA URRIAK 21

 

 

UZTURPE LAUBURU 2005

HASIERA URRIAK 21

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!