Lauburu Mahala Ibarra Belabietan estreinatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko urr. 13a, 13:28
Aitor Arevaloren mutilak ligako lehenbiziko garaipena bilatuko dute.

Lauburu k.e. Ibarra Mahala, jubenilen ohorezko maila, ligako lehenengo garaipenaren bila joango da larunbatean 16:00etatik aurrera Belabietan jokatuko den norgehiagokan.

Errioxako A.D. Lardero taldea izango du aurrez aurre, aurtengo denboraldian igo dena eta pasa den larunbatean, estreinakoz kategoria honetan, Eskoriatzaren kontra etxean berdinketa egin ostean lortutako puntua du bere alde.

Atzera begiratu gabe, pasa den igandean Irurtzunen jasandako porrot gogorretik ahalik eta azkarren osatzea tokatzen da, eta horretarako erarik onena, larunbat honetan Ibarran 3 puntu gehitzea izango da. C.D. Xota lehenengo mailako taldearen filiala bisitatzerakoan egindako akatsak ikusten aritu da taldea astean zehar, eta larunbat honetarako prestaketa hobetzeko lanean; liga hasi besterik ez da egin eta talde gazte honen hobetzeko aukera handia da. Iaz ligako titulua irabazi zuten, baina ezin da irabazitakoarekin bizi, denboraldi bakoitzak ez duelako inoiz aurrekoarekin zerikusirik izaten, eta gazteak bere lerro guztiak doitu beharko dituzte lehiakor izaten jarraitzeko eta goiko kotetara iritsi ahal izateko.

Zubia dela eta, klubeko hainbat partida aurreratu egin dira beren ohiko ordutegietatik: Bigarren B Nazionalak ostegunean jokatuko du Ibarran C.D. Tafatrans Tafalla F.S. taldearen kontra; jokoan, hil edo biziko hiru puntu, taularen goiko aldean jarraitu ahal izateko. Villabonako Egarri Taberna, lehenengo territorialak ere, asteartera aurreratu zuen bere norgehiagoka; hemen, Txubelen mutilak bigarren garaipenaren bila joango dira.

Jubenil Probintziala eta kadeteak neurketa bikoitza izango dute Summa Aldapetaren kontra larunbatean, lehenbizikoak etxekoak eta bigarrenak bisitariak izango direlarik; biak, lehenbiziko jardunaldian ligari emandako hasiera onaren ostean ligako bigarren garaipena lortzen saiatuko dira.

 

LAUBURU K.E. IBARRA-ren asteburuko emaitza-taula
KATEGORIA
PARTIDA
EGUNA/ORDUA
TOKIA

BIGARREN B NAZIONALA

LAUBURU K.E. IBARRA 1 - TAFATRANS 4

OSTEGUNA 12 / 17:00

BELABIETA (IBARRA)

OHOREZKO JUBENIL MAILA

LAUBURU IBARRA MAHALA - C.D. LARDERO

LARUNBATA 14 / 16:00

BELABIETA (IBARRA)

EMAKUMEZKOAK

HASIERA URRIAK 21

 

 

1go TERRITORIALA

EGARRI TABERNA 2 -  LAUBURU KLINIKA ALDAZ 2

ASTEARTEA 10 / 20:15

OLAEDERRA (BILLABONA)

JUBENIL PROBINTZIALA

LAUBURU K.E. IBARRA - SUMMA ALDAPETA B

LARUNBATA 14 / 10:30

BELABIETA (IBARRA)

KADETE PROBINTZIALA

SUMMA ALDAPETA - LAUBURU K.E. IBARRA

LARUNBATA 14 / 10:45

ALDAPETA (DONOSTIA)

UZTURPE LAUBURU 2004

HASIERA URRIAK 21

 

 

UZTURPE LAUBURU 2005

HASIERA URRIAK 21

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!