Lauburu Mahala ibarrak Irurtzunen emango dio hasiera ligari

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko urriaren 6a

Lauburu Ibarra Mahalak ligako lehenbiziko aurrez aurrekoa jokatuko du igandean Irurtzunen; 12:00etan izango da eta aurkaria CD XOTA taldea. Nafarren talde honen zati bat, kadeteen kategorian txapeldunorde izan zen Espainiako kluben arteko txapelketan; titulua lortzeko hautagai sendoa da, beraz.

Bost asteetako aurredenboraldi baten ostean, ibartar gazteak ligako lehenengo norgehiagoka jokatzeko irrikaz daude. Pasa den astean, Aitor Arevaloren mutilak 3-2 galdu zuten Lasarten hirugarren maila nazionaleko Eguzki taldearen aurka.

Test bikaina izan zen; taldea garaipenetik hurbil ibili zen eta 40 minutuetan kontzentrazio altua mantenduz, aurkari hobeen kontra maila onean lehiatzeko gai dela argi erakutsi zuen.

Asteko azken entrenamendu saioaren aurretik Aitorrek honela zioen: “jokoan gurekin antzekotasun handia duen taldearen kontra jokatuko dugu; pisu handiko aurkari baten aurrean jarriko garela badakigu. Estrategiaren defentsan bizi egon behar dugu eta gehienbat markaketan, arnasa hartzen utzi gabe eta aurkariari begira jokatzeko”.

Jubenilen Ohorezko mailaz gain, asteburu honetan hasiko dituzte beren liga arrunteko norgehiagokak, senior filialak alde batetik, lehenengo territorialean. Txubelek entrenatutakoek probintzia mailako kategoria gorenean lehiatuko dute beste urtebetez. Bestetik, Klubak sortu berri duen eta Javi Mugikak gidatzen duen jubenilen filialak, bere helburuetan klubeko oinarriaren azken kate-mailaren formakuntza leuntzea lehenetsiko duena; eta azkenik, kadeteen taldea, Mikel Raposok eramango duena beste urte batez. Mikel Raposok Areto Futboleko I. Mailako titulua lortu berri du eta klubarekin hirugarren denboraldiz ariko da, lan bikaina egiten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!