Etxean jokatutako azken norgehiagokan Lauburuk ezin izan zuen garaipena lortu eta oraingoan garaipenaren zaporeaz gozatzeko asmoarekin doa.
Bi taldeak dinamika guztiz desberdinetatik datoz. Gureak lehenbiziko hiru jardunaldietan irabazi eta azkenekoan galdu zuten bitartean, Burgoskoek lehenengo hiru jardunaldietan galdu zuten, baina egoera irauli eta kantxarik zailenetako batean irabaztea lortu zuten, Segorberen aurka, hain zuzen.
Denboraldi honetan, Gaztelakoen berrikuntzarik garrantzitsuena entrenatzailearen aldaketa izan da; Ramón Herreros “Chino”k Raul Zamora ordezkatzen du jada, taldea gidatzen 10 urteko ibilbide arrakastatsua egin eta gero. Javier Cremer atezaina eta Pablo Páramo hegal-pibotaren gehikuntzak ere azpimarratzekoak dira. Beraien helburua denboraldi honetarako, aurrekoan lortutako erregistroak hobetzea izango da, non 37 punturekin 10. postuan amaitu zuten.
Laburun berriz, aste honetako entrenamenduak normaltasun osoz burutu dira. Honela, azken porrotak eragindako etsipenaren gainetik, taldeak Klubarekin duen konplizitatea eta konpromisoa erakutsiz ongi entrenatu du. Larunbateko norgehiagoka gogorrean islatu beharko litzateke hau guztia; Moratuen entrenatzaileak honela zioen: “entrenamendu saio bakoitzean oso ongi ari gara lanean, gazteak oso konprometituak daude eta oraingoz, taldeko kohesioa oso ona da. Errenditzea eta lehiatzea espero dugu, orain arte jokatutako lau partidetan egin dugun moduan. Hala bada, garaipena lortzeko bidea izango gara”.
Alfredo Hualdek lantalde osoa izango du eskura, erronka honi aurre egiteko.
Norgehiagoka 18:30ean jokatuko da Círculo kiroldegian eta Ibarrako espedizioa Belabietatik aterako da 14:30ean.
Beti bezala, partida zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue Klubeko twitter bidez (@LAUBURUKEIBARRA). Ez ahaztu: LARUNBATEAN, URRIAK 7 18:30ean.
GOAZEN LAUBURU!!!