Lauburuk bere atea indartu du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko abu. 11a, 10:16

Josebak eskumuturrean duen lesioagatik abendura arte, gutxienez, kantxatik urrun ibiliko denez, Lauburuk bere atea indartzeko pausoak eman behar izan ditu.

Beste aldetik, Iñaki Peñak entrenamenduak eta partidak Iruñean burutzen ari den ikasketekin uztartzeko dituen zailtasunak ere, lehenengo lantaldea Zuhaitz atezainarekin bakarrik geratzea eragin zuen.

Egoera honen aurrean, aukera batzuk aztertu eta Lauburuk lantaldera berme handiko hainbat jokalari berri gehitzea erabaki du. Lehenbizikoa Iraitz Olasagasti da, Oiartzungo atezaina, izen handikoa eta Lauburuko partaide izandakoa aurreko denboraldi hasiera arte. Iaz Belabietatik aldendu zuen lan-arazoa konpondu ostean, Iraitz moratuekin elkartuko da berriro, etorri berri baten ilusio berberarekin.

Beste jokalaria Gaizka Ayestaran izango da, Billabonakoa izatez. Gaizka, 20 urteko beteranoa da, azpiko kategorietan hasieratik nabarmendu baitzen eta Gipuzkoako zein Euskadiko selekzioen konbokatorietan ohikoa izan delarik. Hirugarren mailan eskarmentu handiko mutila da.

Eta beste jokalaria Eder Sendra, Nafarroako Arazuri herrikoa izango da, hirugarren mailako Kirol Sport talde nafarran aritutakoa.

Azken bi hauek aurredenboraldia froga modura egingo dute. Biek ekarpena egiteko garaian dena emango dutela ziur gaude misterraren konfiantza irabazteko.

Ongietorriak izan daitezela guztiak, zorterik onena opa diegu denboraldi berri honetan. GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!