Zumetak eta Zuhaitzek Lauburun jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko abuztuaren 5a

Andoni Zumeta, iaz jokatutako partida batean.

Andoni Zumeta eta Zuhaitz tolosarrek, Ibarrako diziplina barruan jarraituko dute datorren denboraldian.

Zuhaitz atezainak lan bikaina egin zuen iaz, lantaldeko atezainik erregularrena izan zelarik. Horrek ziurtatu du bere jarraipena datorren denboraldirako.

Andoni Zumetak ibartar jokoaren egokitze prozesu logiko bat behar izan zuen, baina ondoren, denboraldia maila oso altuarekin amaituz, lantaldeko jokalaririk azpimarragarriena bilakatu zen. Gainean dugun denboraldi hau leherketa baten denboraldia izatea espero du klubak eta bere ekarpenaren neurria, duen kalitate handiaren tamainakoa izatea.

Bi berritze hauekin, klubak lantaldea osatzen jarraitzen du, nahiz eta oraindik moratuen taldea osatuko duten pieza guztiak aurkeztea geratzen den. Datozen egunetan emango ditugu berri gehiago. GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!