Lauburu KE Ibarrak Belabietan hasiko du denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko abuztuaren 2a

Bigarren B Mailako 2. multzoaren ligako egutegia atera da jada. Bertan jokatuko du gure lehenengo taldeak eta azkenean 16 taldek osatuko dute aipatu multzoa: Aragoi, Nafarroa, Gaztela Leon, Gaztela Mantxa, Valentzia, Kantabria, Errioxa eta Euskadi.

Lehenbiziko jardunaldia irailaren 9an izango da, ohi baino goizago aurten, eta Ibarran jokatuko dugu Quinto de Ebroko Sala Quinto taldearekin aurrez aurre. Etxetik kanporako bidea bigarren jardunaldia jokatzeko egingo dugu lehenbiziko aldiz eta denboraldiko bidai luzeena izango da gainera, Castellóra joan beharko baitugu Segorberi bisita egitera.

Denboraldi hasiera goiztiar honetaz aparte, Gabonetan burutuko dugun hiru astetako atsedena eta martxotik maiatza bitartean jokatu gabe egingo ditugun hainbat asteburu ere, aipagarriak dira.

Ordurako, gure lehenbiziko taldeak aurredenboraldiaren prestaketa amaitua izango du. Datorren abuztuaren 8, asteartez, hasiko da eta bertan lehenbiziko lantaldeaz gain filial eta jubeniletako jokalariren bat edo beste konbokatuak daude.

Aurredenboraldiko programazioan, San Juanen kontra jokatu beharko ditugun lagunartekoak dira aipagarri, bat Iruñean, abuztuaren 19an eta bestea Ibarran abuztuaren 26an. Brontze kategoriara igo berria den Elorrioko Bustantza taldearen kontra ere beste bat, abuztuaren 30ean Ibarran bertan. Eta aurredenboraldia Monsen jokatuko dugun lauren arteko torneoarekin itxiko da, irailaren 2an, Tafatrans, Juventud del Círculo eta Inter taldeen kontra.

Guzti honekin, lehenbiziko taldea 2017-2018 Liga berri eta zirraragarri honetara sasoi betean iristea espero dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!