Lauburu Ibarra Mahalak urriaren 7an hasiko du denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko abuztuaren 2a

Lauburu Ibarra Mahalako Jubenilen Ohorezko Mailak irailaren 4an hasiko du aurredenboraldia. Egutegia osatu ostean, 11 talde dira multzoan egongo direnak: Kantabriako hiru, Errioxako bi, bi bizkaitar, bi asturiar eta bi gipuzkoar (Lauburu Ibarra Mahala eta Eskoriatza).

Liga urriaren 7an hasiko da eta multzo bakoitia denez, Aitor Arevalok gidatutako taldeak lehenbiziko jardunaldian atseden egin behar duela erabaki du zorteak. Ibartarren debuta etxean izango da, bigarren jardunaldian, eta Lardero taldearen aurka.

Ligako lehenbiziko partidarako prestatzeko sei aste izango ditu taldeak eta denbora horretan entrenamenduez aparte lagunarteko batzuk ere jokatuko ditu, lehenengo partida horretara ahalik eta baldintza onenetan iristeko.

Egutegia ezagutu ostean entrenatzaileak zozketaren balorazioa egin zuen: abenduaren 9 arte txapelketa ez da gelditzen guretzat eta oso garrantzitsua da liga oso kontzentratuta egonda hastea, estutuz ahalik eta gorago egoteko. Bigarren itzuliak aldiz, geldialdi asko ditu eta goian ez bagaude, helbururik gabe geldi gaitezke, horrek liga oso luzea den irudipena emanez. Erronkak motibatu eta ilusioa pizten digu, talde gaztea dugu eta lanerako gogoarekin. Lehenbiziko egunetik lanean tope hasi behar dugu, aurkarien errespetoa irabazi eta gainditzeko talde zaila izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!