Lauburuk bikote nafarrarekin berrituko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko abuztuaren 1a

Denboraldi honetan lortu dituzten emaitzak bikainak izanda, Lauburu K.E. Ibarrak bikote nafarrarekin kontatzen jarraituko du beste behin. Andoni Carlosena eta Javi Saldise Alfredo Hualderen agindupean egongo dira 2017/18 denboraldian zehar.

Bai klubak eta baita jokalariek ere, interes handia adierazi dute bien arteko lotura luzatzeko garaian, gutxienez, beste denboraldi batez. Gure aldetik, izugarri pozten gaitu luzapen honek, biek, kirolari gisa erakutsitako kalitateaz gain, konpromiso itzela eta jarrera bikaina ere izan baitute denboraldi guztian zehar. Gure gazteen eredu izatea nahiko genuke, haiei begiratuz ikastea. Laster hasiko den denboraldi berrian ziur gaude Javik eta Andonik ibartar parrokian poztasun handiak eskainiko dituztela. GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!