Lauburuko gazte beteranoek borrokan jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko uztailaren 25a

Lauburu K.E. Ibarrak 17/18ko denboraldi zirraragarri honen aurrean, bere lantaldearen osaketa egiten jarraitzen du. Aurten, bertako gazte beterano guztiek Alfredo Hualderen agindupean egongo direnaren berri ona partekatzen dugu.

Bai Andoni Agirrezabala, Agustin Garmendia eta baita Xabi Zuriarrain berak ere, beren hirugarren denboraldia beteko dute Ibarrako lantaldean. Xabi billabonatarra urtarrilean gehituko zaio lantaldeari, ordura arte Estokolmon izango baita ikasketak amaitzen.

Beñat Aldalur eta Asier Aierbe berriz, moratuekin egingo duten bigarren denboraldia hasiko dute. Beñat tolosarra Mikel Diestroren aginduetara egon zen hasieratik aurreko denboraldian eta kategorian debutatu zuela kontuan hartuta lan bikaina egin zuen bertan. Asierri dagokionez, ibartarraren kalitateak eta heldutasunak eragindako goiztiartasunarekin jarraituko du etapak erretzen eta lehenengo taldearekin egingo du aurre-denboraldia, ondoren Jubenilen Ohorezko Mailarekin txandakatzeko.

Gazte beterano hauekin batera Xabi Arranz egongo da, jubenilen taldean bi denboraldi bikainak osatu ostean, denboraldia lehenbiziko taldearekin hasteko eskubidea irabazi baitu. Ez da harrituko, iaz hainbat entrenamendu eta konbokatorietan parte hartu baitzuen, kategoria honetan debuta nota bikainarekin egitea iritsiz.

Berri onak beraz, datorren denboraldiari begira lanean jarraitzen duen Laubururentzat. Klubean oinarriarekin lan egitea gure proiektuaren zutabe nagusia izan behar duela ulertzen dugu, eta gure gazte oparoei jarraipena emateko aukera izatea egitasmo honi eman daitekeen onespen onena da. GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!