Beteranoak, prest

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko uztailaren 25a

Lauburu KE Ibarrak ziurtatu du taldearen bizkar hezurraren jarraipena.

Lauburu KE Ibarrak, lantaldeko jokalari beteranoenei berrituta, bere bizkar hezurreko zatirik handienaren jarraipena ziurtatu du. Honela, Aitzol, Garmen eta Joseba morez jantziko dira berriro datorren denboraldian. Aitzol ibartarren kapitainaren kasuan, 17-18ko denboraldia Ibarrako lehenengo taldean egiten duen hirugarrena jarraian izango da, klubarekin guztira, zortzi denboraldi pilatu dituelarik.

Garmenek berriz, iritsi berria balitz bezalako ilusioarekin hasiko du denboraldia, izan ere, jokalari nekaezin honek aurreko denboraldiaren gehiengoa galdu behar izan zuen soleoan izandako ustekabeko lesio batengatik.

Josebaren kasuan, atezaina bajan dago eskumuturrean duen lesio baten ondorioz. Abendura arte gutxienez pistatik urrun egongo da, baina elkartetik atezain paregabea erabat osaturik itzultzea espero dute, ibartarrekin bere hamaikagarren denboraldia osatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!