Lauburu K.E. Ibarrak ezohiko asanblada burutuko du hauteskunde urtean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko uzt. 18a, 08:14
Irailaren lehenbiziko hamabostaldian ezohiko batzarra burutuko du klubak, datozen lau urtetarako bertako zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko asmoz.

Lehenengo taldea hirugarren mailan ligako txapelduna bi aldiz jarraian izan ondoren, 13-14 denboraldian 2B kategoriara igo zenean hasitako zikloa ixten dugu. Ustekabeko progresioa lau urtetan, zuzendaritzako bederatzi lagunez osatutako lan-talde hura oinez hasi zenean, egitura guztietan konpentsatuta egongo zen eta aurreko etapetan klubaren erreferentzia historiko gisa oinarriari mimoz begiratuko zion proiektu bati forma ematea zuen helburu.

Imajina ezinezko lau urte hauetan, egiturari dagokionez, kluba era orekatuan hazi da, teknikoak, administrazioko pertsonala, instalakuntzak, materialak, instituzio-kudeaketa, babesleak,… edozein kirol proiektua garatzeko ezinbesteko zutabeak dira, baina orain garapen hori sendotzea tokatzen da eta epe ertainera begirako etorkizuna marraztu; hauxe izango da zuzendaritza batzorde berriaren lana.

Juan Pablo Zubelzu, lehendakariak, zerrenda berri bat osatuko du eta itxura denez, aurreko batzordeko lau lagunek jarraitu eta bi berri sartuko dira. Beraz, klubaren zuzendaritza berria zazpi lagunez osatua egongo da: idazkaritzan, Ainhitze Zinkunegi ordezkatuz, Izaskun Muñoa egongo da. Tarte hau baliatuz, Anhitzeri eskerrak eman nahi dizkiegu, lau urte hauetan klubari eskaini dion dedikazioagatik. Proiektu zirraragarri honetan ekarpena egiteko prest dagoen edonorentzat tokia dago zerrendan.

Kirolari dagokionez, klubak talde berri bat gehituko du egituran, Ohorezko Mailaren filiala. Kategoria honetan lizentzia kopurua handitzeko aukera emango du honek, orain arte komite nazionalak baimendutako hamabosteko mugaren ordez. Maiatzean burututako kaptazio jardunaldiak arrakastatsuak izan dira, kadeteen kategorian bereziki, izan ere, parte-hartze handia izan da eta instalakuntzan toki faltagatik bigarren talde bat sortu ezinik geratu gara, zoritxarrez, gazte batzuk areto futbolean hazten jarraitzeko aukerarik gabe geratu direlarik.

Zuzendaritza teknikoak pena sentitzen du muga honekin eta etorkizunari begira irtenbideen bila dabil. Uzturpe ikastolarekin hitzartutako konbenioa ere, berritzeko asmotan dabil kluba, ahozko adostasunera iritsi ostean, iraila aldera sinatuko delarik.

Klubak Kirolgi Fundazioarekin Bigarren B Nazionaleko taldearentzat babesle akordioa berritu du, nahiz eta berauk ez duen Lauburu asebetetzen; Laubururen nahia kota altuagora jotzea da, baina ez da iristen. Beste aldean berriz, Ibarrako udala, zeinak aurrera pauso berri bat eman du klubak herrian egiten duen lana onartu eta babesteko garaian. Udalak bere konpromisoa berritu eta handitu du hainbat kontzeptuetan eta joko-pista zein beste kokalekuak pixkanaka zaharberritzearen aldeko apustua ere egin du, klubaren hazkundeari eta bere aktibitateari ekarpen handia eginez, azken urtetan lesioekin markatutako entrenamendu saioen errutinarako baldintza onenak bilatuz eta epe motzean dinamika txar hau pistaren berritzearekin minimizatzeko asmoz.

Beraz, lerro hauen bidez eta publikoki, gure udalaren apustua eskertu nahi dugu, Laubururen historia guztian izan den balore iraunkorra baita. Zortzigarren denboraldi honetan zortzi taldeek osatuko dute klubak: Seniorren Bigarren B Nazionala, Ohorezko Jubenil Maila Nazionala, Emakumezkoen Territoriala, Gizonezkoen 1go Probintziala, Jubenil Territoriala, Kadetea eta infantilen bi talde; gutxi gora behera 120 kirolari, eta tekniko eta delegatuen kopurua gehituz, 150 laguneko familia izatea iritsi gara. Ehun eta berrogeita hamar lagun Areto Futbolaz gozatzen.

Laster, denboraldi honetan berritu diren jokalariak eta jokalari berrien berri emango dugu.

Goazen Lauburu K.E. Ibarra!!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!