Datorren denboraldian Aitor Arevalok gidatuko du Ohorezko Jubenila Lauburun

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ekainaren 2a

2017-2018 denboraldian klubeko organigrama teknikoa osatzeari begira berri onak ditugu. Etxe hau ongi ezagutzen duen Aitor Arevalo billabonatarrak eramango du ohorezko jubenilen taldea datorren ikasturtean.

Bi denboraldietan Lauburuko lehenengo taldea eraginkortasunez gidatu ostean atsedenaldi bat hartzea erabaki zuen Aitorrek. Denbora horretan, hala ere, ez da aulkietatik asko urrundu; Euskadiko Sub-16 selekzioa osatzeko ardura izan du, kategorian Espainiako txapelketan partehartze bikaina izan duelarik.

Klubaren irudia maila nazionalean islatzen duen taldea gidatzeko Lauburuk egindako eskaintza onartu izanak asko pozten gaitu; datorren urteari begira, aurtengoan lortutako guztia berriro lortzean jarriko dugu begia. Helburu horietara iristeko, eskarmentu handiko entrenatzaile gazte honen aldeko apustua ziurra dela zalantzarik ez daukagu.

ONGI ETORRI AITOR!!! GOAZEN LAUBURU!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!