Lauburu Mahalak doblete egin du Euskadiko Kopa irabazita

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mai. 25a, 08:57

Ibartarrentzat izan zen titulua, finalean Gora Bilbaoren kontra 6-4 gailendu ostean.

Ohorezko Mailak 16-17 denboraldia beste garaikur berri bat eskuratuta amaituko du. Txapelketaren final handiak sortutako inertzian sartuta, denboraldiaren azken sprint honetan ibartarrek izan duten erritmoa gakoa izan da garaikur berri hau lortzeko.

Juananek Astigarragan aurkeztu zuen konbokatoria denboraldian zehar erabilitakoaren antzekoa izan zen. Ibarrako entrenatzaileak libre zeuden jokalariak ez ezik, forma onenean zeudenak aukeratu ditu une bakoitzean, honela, 17 jokalarik hartu dute parte ligako azken zikloan, taldean kontsolidatu diren bi kadete, tartean.

Norgehiagoka guztian ibartarren nagusitasuna agerian geratu zen, baina izandako aukera guztiak ez ziren markagailuan islatu; Beste aldean, gogotsu agertu zen Gora bat, galduta ere, kostatako porrota izan beharko zuela ongi mentalizatuta atera zen taldea. Afizioak bultzatuta partida guztian sutsu borrokatu zuten. Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu, bai harmailetan eta baita kanpoan ere, emandako irudi onagatik zoriontzeko.

Lehenbiziko zatian, Arrak, Gurruk eta Malkorrak etxekoentzat markatu zuten, eta sortutako aukeretan askotan asmatu ez bazen ere, 3-0ekoak errenta ona ematen zuen, baina Gurruk, azken minutuan, bere atean sartu izanak, bizkaitarrak atsedenaldira partidan sartuta joatea eragin zuen.

Berriro hastean, moratuek lortu zuten ezustekorik ez izatea. Gurruk, aurreko golaren ordainetan, beste bat sartu zuen lehenbiziko minutuan eta Josuk 25. minutuan sartutakoarekin 5-0ean jarri zuten markagailua. Emaitza honekin garaikurra lortuta zegoela ematen zuen, baina Xabier Ortuzarren mutilak ez zuten etsi; Jokoaz hordituta zegoen Lauburu batek defentsan intentsitatea jaitsi zuen apur bat, eta kirol honetan, pixka bat erlaxatzen bazara, beti berdina gertatzen da: aurkaria horretaz aprobetxatzen da. Minutu bakar batean Asier Vadillok bi gol egin zituen, amaitzeko 5 minutu besterik geratzen ez zirenean. Aurkariaren erreakzioarekin ikusleak erabat animatu ziren kiroldegira emozioa itzularaziz.

Ibartarrak berriro aktibatu ziren eta partida apur bat geratzea lortu zuten, bizkaitarren indarrarekin pixka bat erotu egin baitzen norgehiagoka. Berriro aukera garbiak izan zituzten, baina azken minutuan lortu zuten, Arraren bidez, lasaitasunaren gola sartzea. Gorak, hala ere, bere jarrera ona medio, azken 6-4ko emaitza egitea lortu zuen Mikel Saenz jokalariaren eskutik.

Liga erregularraren formatuari dagokionez ezohiko denboraldi honen bukaera bikaina izan da; Laskorainen kontra jokatutako azken sprint estu bat irabazi ostean, memorian geratuko zaizkigun une zirraragarriak igaro ditugu, bai Euskadiko kopan eta baita Espainiako kopan egindako partidan ere. Jokalari talde bikain honi kirol honetan hazten lagunduko dien esperientziak izan dira; askok oraindik bi eta hiru urteko ibilbidea dute aurretik jubenil kategorian eta honek aukera bikainak sortzen ditu Ibarrako klubean.

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU MAHALA: Odei, Andoni, Gurru (2), Colas, Josu. Aierbe, Malkorra (1), Josu (1), Aitor, Alex, Arra (2) eta Eñautek ere, jolastu zuten.

GORA BILBAO REDBLUE: Unai, Asier, Arkaitz, Mikel, Eder.  Unai García, Álvaro, Peio, Ander, Maigon eta Joelek ere, jolastu zuten.

GOLAK

  • 1-0 MIN 7 ARRA
  • 2-0 MIN 10 GURRU
  • 3-0 MIN 18 MALKORRA
  • 3-1 MIN 20 GURRU (B.A.)
  • 4-1 MIN 21 GURRU
  • 5-1 MIN 25 JOSU
  • 5-2 MIN 34 ASIER
  • 5-3 MIN 35 ASIER
  • 6-3 MIN 39 ARRA
  • 6-4 MIN 40 MIKEL

EPAILEAK

  • JAVIER FLORES (Gipuzkoako Komitea)
  • IÑIGO URRESTARAZU (Gipuzkoako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

  • DANIEL DOS ANJOS (Gipuzkoako Komitea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!