Ligako azken partidan liderra aurrez aurre

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mai. 20a, 12:54
Lauburu K.E. Ibarrak igande honetan agurtuko du liga eta liderraren aurrean egingo du, Zaragozan, Colo Colo taldearen aurrean. La Granja kiroldegian jokatuko dute 12:15ean azken partida hau.

Liderraren aurka jokatzeak motibazioan plus bat gehiago ematen du beti eta ibartarrak 16-17 denboraldi hau modu egokian itxi nahiko dute, hau da, hiru puntuak etxera ekarriaz.

Mikel Diestrok ere, bere azken partida izango du moratuen entrenatzaile moduan, eta nola ez, modurik onenean agurtuko nahiko da, joko on batekin eta, nola ez, garaipenarekin. Klubak entrenatzaile bizkaitarrak egindako lan guztia eskertzen dio eta modu pertsonalean zein profesionalean arrakastarik handiena izatea opa. Zorte on, Mikel!

Aragoiko taldeari buruz, ezer asko esatekorik ez. Izugarrizko denboraldia egin dute, denetan erregularrena izan da eta hainbat jardunaldi atzeraz geroztik ligako txapelduna da jada. Ibarran jokatutako joaneko norgehiagokan, 2-3ko emaitza justu batekin irabazi zuten, ea oraingoan emaitza aldatzen den.

Agur egiteko garaia, analisiak egin eta 2017-2018 denboraldia mimoz prestatzeko garaia da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!