Mikel Diestrok ez du Lauburun jarraituko datorren denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko maiatzaren 16a

Mikel Diestro, lehenengo taldearen entrenatzaileak, ez du moratuekin jarraituko datorren ikasturtean. Bi aldeen artean adostutako erabakia gaur arratsaldez jakinarazi zaio bertako lantaldeari.

Lesio eta oztopo ugariz betetako denboraldi hau, gogorregia izan da prestatzailearentzat zein erakundearentzat eta biak ados dira, pilak kargatu eta etorkizunari indarberrituta aurre egiteko onena aldaketa bat egitea izango dela.

Mikelek, Ibarrako parrokia honela agurtu nahi izan du: “Neure pasioa den kirol honetan profesional moduan jarraitzeko aukera emateagatik esker ona adierazi nahiko nioke klubari. Gorputz teknikoari ere bai; afizioari, hor egoteagatik, onean eta txarrean. Eta bereziki, bi urte zoragarri hauen egunerokoa partekatu dudan jokalari bakoitzari, kirolari bikainak guztiak, baina pertsona ezin hobeak”.

Klubak eskerrak eman nahi dizkio Mikeli, bi urte hauetan zehar erakutsitako esfortzua eta dedikazioagatik, beti klubarentzat onena zena egiten saiatzeagatik bere hazkundean lagunduz. Lauburu K.E.-k bizkaitarrari profesional zein pertsonal mailan ibilbide arrakastatsua izatea opa dio.

Gure inguru hurbilean teknikoak aurkitzea zein zaila den kontuan hartuta, kluba hasia da jada, 2017-2018 ikasturtea bermatuko duen entrenatzaile baten bila.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!