Lauburu Mahalak oso zaila jarri zion Aljucer El Pozo txapeldunari

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mai. 15a, 20:09
Partida baloratzeari ekin aurretik Aljuzer El Pozo taldea zoriondu nahiko genuke eskainitako ikuskizunagatik; talde honen presentzia eta bere eskudoaren balorea gure kirol eta klub xumea sustatu nahian, partida guztian zehar egin zitzaizkien proposamen desberdinen aurrean erakutsitako profesionaltasuna eta laguntzeko borondateagatik, eskerrik asko eta zorionak garaipenagatik.

Hau esanda, eta jokalari bisitarien kalitatea onartuta (kolektiboa eta banakakoa), hamabi gudari hauei gorazarre egitea dagokigu. Beldur sano batetik abiatuta, baina ilusio galantarekin, gau ahaztezin bat edo kalbario bat bilakatu zitekeen partida bati egin behar zioten aurre. Ezin ahaztu hona iritsi ahal izateko, denboraldi guztian, entrenamendu zein partidetan, beren ekarpenarekin lagundu duten guztiak, arrazoi bat edo besteagatik konbokatorian sartu ez baziren ere; guzti hauei beren formakuntzan jauzi bat emateko balio izango zien, kirol ikuspuntutik zein pertsona bezala ere.

Bi astetan zehar mimo handiz prestatutako partida izan zen Juananen mutilentzat, pistan ikusi zuten ezerek ez zituen harritu, egindako bideo analisi guztiek aurkariaren erraminta guztiak agirian utzi baitzituen. Hala ere, aurkariak egingo duena jakitea hura geratzeko nahikoa ez dela badakigu, baina ezjakinean egonda, gainetik pasa daiteke zapalgailu baten moduan; baloiaren zirkulazio abiadura zein amaigabeko errekurtso tekniko guztiak ez ziren nahikoak beren arrabola martxan jartzeko, zeren gureak, norgehiagoka guztian sufrituz eta bisitarien ekintza guztiak jakinda, azken unean iristea lortzen zuten murtziarren eraso bakoitza blokeatzea.

Lehenbiziko zatia edozein harritzeko modukoa izan zen, harro sentitzeko modukoa eta atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin, baina partida irabazi bagenu bezala joateko modukoa. Hau zen gure helburu txikia, Juananek arratsaldeko erronka handienaren moduan aurkeztu ziena: “itzuli gaitezen bizirik atsedenaldi ostean eta gure bataila irabaziko dugu”. Guda irabaztea ia ezinezkoa zen, bataila hori berriz, ia inork sinesten ez zuen erronka handi bat eta Gurruk 11 minutu falta zirela Paniaguak egindako hasierako gola berdindu zuenean, ia inor ez zen ausartzen zalantzan jartzea. Bi minutu lehenago Peña ikaragarri bat El Pozoko jokalari batekin izandako talka batean nola lesionatzen zen ikustea epikoa izan zen; izugarrizko minarekin pistatik erretiratu eta Eñaut sinesgaitz batek nola ordezkatu zuen ikustea ere bai. Formakuntza prozesu etengabe batean dagoen jubenila da Eñaut, lehenbiziko urtekoa; arratsaldero harrituta uzten gaituen handitasun pertsonalarekin, patuak eskaini zion aukera hau eta ez du bizitzan ahaztuko. Ongi irabazita zuen aukera hori, entrenamenduetako zein partidetako egun bakoitzean erakutsi duen jarrera eta umiltasunagatik.

Golaren euforiak Laubururen minuturik onenak eskaini zizkigun, markagailuan aurreratzea amestu genuen minutuak, baina Jose Mario, kalitate bikaineko pibotak (gure taldeko hiru ezkerrek arratsaldea zapuztu ziena) 1-2ra igo zuen markagailua atsedenaldirako hiru minutu falta zirela; ordurako partidaren erritmoak eta bosgarren faltak markagailua mehatxatua zuten, baina une hau moteltzeko B plana jarri zen martxan, ibartarrek atezain jokalaria atera zuten. Ustekabean hartu, mantendu, hoztu, denetik pixka bat, aurkariaren errenta igotzea ekiditeko eta aldageletara barne garaipen horrekin abiatzeko. Borrokatzea erabaki genuen bataila hori eta irabazle atera ginen, arraunean jarraitzeko indartuta.

Bigarren zatia, Peña lesionatua eta baloia oinarekin jo ezin zuela; heroi moduan eta aurkariaren jokoaren erritmoak bere legea ezartzen amaituko zuela jakinda, taldeak bere izaera mantendu zuen: presioa, baloiari pista guztian; adorea, partiduaren bila joateko; esfortzua, eraso guztiak babesteko; eta burdin mentalitatea, kolpe bakoitza gainditzeko; eskerrik asko Kepa, azken zati hau eraikitzen laguntzeagatik.

Golak honela izan ziren: Paniaguak 23. minutuan eta Martinezek 26garrenean 1-4koa; Lauburu markagailura itsasten saiatu zen, atezain jokalaria, erasoa pibotarekin…, arma guztiak mahai gainean jarriz. Agresibitatea faltatu zitzaien bigarren zatian, ongi ulertutako agresibitatea; markagailua borrokatzen saiatzeak eta bigarren zatia faltarik gabe amaitzeak oraindik handiagoak egiten gaitu, baina irmotasun gehiagorekin amaiera arte bizirik iraungo genuen. Hitzordu bikain honetatik ikasi dugun beste irakaspen bat.

Markagailua 39garrenean itxi zen, Samuelen golarekin, ibartarrak bien arteko aldea atezain jokalariarekin txikitzen saiatzen ari zirenean, porrotari prezioa igoz eta arratsaldeko bigarren helburu txiki handia lortuz: “mutilak, klaxona jotzen duenean aurkariari begietara begiratu behar diogu eta begirada horretan partidan egindako lanarengatik errespetua eta miresmena ikusi”. Bataila hori ere irabazi genuen, familia argazkia, bi alderdietara zorionak eta astelehenean lanera buelta. Eta gure errealitatera. Ezaugarri berdineko 30 partida jokatuko bagenitu urtean, gure jokalarien baldintza atzo Belabietan ikusitakoaren antzekoak izango lirateke.

Asteazkenean 18:30ean jubenilen Euskadiko Kopako finalerdiaren itzulerako norgehiagoka izango da, Lauburu Mahala – Laskorain. Joaneko neurketan gureak 1-2ko aldea lortu zuten; ea nola bizkortzen geran egindako esfortzuaz final hori bilatzeko. Astigarragan izango da datorren larunbata 20an.

Mila esker taldea babestera Belabietara urbildu zen afizio guztiari, eta eskerrak baita ere, El Pozoko senide eta lagunei beren jarrera bikainagatik; eskerrik asko klubeko kolaboratzaile guztiei, bereziki azpiko kategorietako jokalariei, zeinak, boluntario aurkeztu ziren laguntzeko; bai mutilak, batzuek gozatzeko besteek lagundu behar izaten dute. Giroa bikaina egon zen eta aukera berriak bilatzeko lanean jarraitu beharra dago.

PARTIDAREN FITXA TEKNIKOA

LAUBURU MAHALA: Peña,  Aierbe, Zuri, Josu, Agus. Gurru (1), Arra, Andoni, Colas, Aitor, Álvaro eta Eñautek ere, jolastu zuten.

ALJUZER EL POZO: Guillamón, José Mario, Cobarro, Paniagua, Cámara. José Manuel, Yera, Alberto, Gambín, Nacho, Samu eta Josemik ere, jolastu zuten.

GOLAK

  • 0-1 MIN 6 Paniagua
  • 1-1 MIN 9 Gurru
  • 1-2 MIN 18 José Mario
  • 1-3 MIN 23 Paniagua
  • 1-4 MIN 26 José Manuel
  • 1-5 MIN 39 Samu

EPAILEAK

IBON GARCÍA (Arabako Komitea)
JAVIER FLORES (Gipuzkoako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

LEIRE MINTEGUIA (Gipuzkoako Komitea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!