Areto Futbolaren eliteak hitzordua du Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mai. 11a, 21:31
Juanan Rodriguezen taldeak Aljucer El Pozo jasoko du, iazko Espainiako txapelduna. Tolosaldea eta Gipuzkoako futsal festa bikaina izatea espero da.

Areto futbol nazional gorenari leiho bat irekitzeko eguna iritsi da. Larunbatean 20:30ean, El Pozo Murcia taldea, estatu mailako eskolarik onenetako bat, etorriko da Belabietara, Laubururentzat hirugarren abentura jarraian izango den Espainiako kluben txapelketa jokatzea.

Orain bi urte Txubelek gidatutako jubenilak izandako partehartzearen ostean, zeinak Andaluziako Mutrayil taldearen kontrako partidan penalti agoniko batera iritsi ondoren ohore handiarekin erori ziren, eta Mikel Raposo eta Mikel Diestrok entrenatutako kadeteak aurreko denboraldian multzoen fasera iritsi ostean, aurten, Euskadi eta Kantabria lehiatzen diren liga bat ordezkatzeko ohorea Lauburu K.E. Mahala Jubenilen mailari egokitu zaio; berezko merituekin lortu du, Juanan Rodriguezen gidaritzapean. Ibarrako klubarentzat, penintsula iparraldeko eta euskal futsaleko elitea ordezkatzea kalkula ezinezko mugarria da, nahiz eta zozketan egokitu zaion enpresari ekitea ia ezinezkoa izan.

Murtziako taldeak, Jose Alvarezek entrenatuta, 7. multzoan jokatu du bere liga, Gaztela Mantxa, Balentzia eta Murtziarekin batera. Parte hartze garbi baten ostean, partidako garaipen bat gehitu du, guztira 28, eta bigarren sailkatuarekin 15 puntuko aldea lortu du. Aipatu beharrekoa baita ere, Aljucer Pozo Murcia taldea lau alditan izan dela Espainiako kopan txapeldun, azkena, aurreko denboraldian F.C. Barcelonari Mostolesen jokatutako finalean garaitu ostean. Andaluziako misterrak kategoriako espainiar selekzioan debutatu duten hainbat jokalari ditu tartean, penintsulako hego-ekialdeko selekzioa osatzen dutelarik.

Faktore guzti hauek, larunbatean aurrean izango dugun taldearen kalitatea erakusteaz gain, moratuei oso erakargarria egiten zaie. Lauburu Mahalak izango dituen aukerak eskasak izango badira ere, kalibre mota honetako aurkari baten kontra jokatzeak hazkunde propiorako ematen dituen aukerak infinituak dira. Beraz, Juananen mutilak, lehiakorrak izateko tarte bat irekitzen nolako zailtasunak izango dituzten jakitun, larunbateko hitzorduak merezi duen mimo guztiarekin egon dira entrenatzen bi aste hauetan zehar. Horretan da Lauburu: gure inguruan elitea dela erakusten duen ikurrina altxatzeko gogoz, baina aldi berean, futsal nazionalean elitea den talde baten kontra jokatu beharko duela jabe izanda.

Ibarrako klubak tokiko afizio guztiaren babesa ez ezik, eskualde zein Gipuzkoa mailako areto futbol festa bilakatzea du asmoa. Honela, kirol zoragarri honen zale guztiei deialdi berezia egiten diegu, El Pozo lehiaketa ofizialean ikusteko, oraingoz aukera bakar hau aprobetxatzeko. Sesioa 18:00 hasiko da, bigarren B mailako norgehiagoka erakargarri batekin: Lauburu K.E. eta Aurrera de Vitoria C.D. taldeak neurtuko dira. Lauburuk etxean jokatuz itxiko du denboraldia eta arabar taldeak berriz, salbaziorako dituen azken aukerak erretzen saiatuko da. Mikel Diestrorenak, denboraldi zail honetan bultzaka, babesten egon den afizioaren aurrean amaiera bikaina ematen saiatuko dira. Partida honetarako sarrerak jubenilen Espainiako kopako partidarako sarrera bermatzen du, 20:30ean hasiko dena. Dena prest, beraz, klub izugarri honen historia liburuan orri bat urrezko letrekin idazteko. Goazen Lauburu!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!