Lauburu Mahalak abantaila lortu du Euskal Koparen finalaurrekoetan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko maiatzaren 9a

Lauburu K.E. Mahala bosgarren aldiz neurtu da denboraldi honetan Tolosako Laskorainekin. Oraingoan Jubenilen euskal koparen finalerdiko joaneko partidan izan zen; bi taldeen baitan sumatzen zen giroak agerian utzi zuen titulu honek ez ziela ligakoak bezainbesteko ilusioa ematen. Laskorainek baja dezente zituen bitartean, ibartarrak entsegu moduan hartu zuten neurketa hau, begia datorren larunbata 13an, Belabietan, Aljucer El Pozo ahaldun guztiaren kontra jokatuko duten Espainiako txapelketan jarria dutelako.

Lehenbiziko minutuan sartu zuen Aierbek gola Laubururentzat; banda luze batean Andonik egindako asistentzia on baten ostean ireki zuen markagailua. Laskorain, baja asko izanda ere, lehiakor agertzen zen eta ibartarrak presionatzen asmatzen zuen; hauek, Tolosarren zonako defentsa ezaguna erasotzeko zalantza handiekin, beren eraso-jokoa lotzen saiatzen ziren.

Partidaren tonika orokorra hau zelarik, Lasaren gola iritsi zen atsedenaldirako 3 minutu geratzen zirenean; korner bat ateratzean egin zuen, Zuriri partida irabazi eta baloia gurutzatu zuenean. Odeik ezin izan zuen ezer egin eta lehenbiziko zatia banako berdinketarekin amaitu zen.

Bigarren zatia berdintsu joan zen, defentsa bisitarien pista erdian eta trantsizio azkarrak bilatu nahian. Lakorain berriz, errotazio urriak eragindako nekea nabaritzen hasi zen. Hogeita hamargarren minutuan kontraeraso bat aprobetxatuz, Zurik 1-2ra igo zuen markagailua, azken emaitza izango zena eta azken bost minutuetan ibartarrak bosteko jokoa landu zuten, test moduan, larunbateko erronkari begira.

Ordua erabaki gabe badago ere, itzulerako partida maiatzaren 17an izango da, asteazkena, eta kanporaketaren irabazlea larunbata 20an neurtuko da Gora Bilbao Redblue eta Zierbena jokatzen ari diren kanporaketaren irabazle suertatzen denarekin. Joaneko partida Gorak irabazi zuen 8-5eko emaitzarekin.

PARTIDAREN FITXA TEKNIKOA

LASKORAIN: Landa, Martin, Gaba, Paul, Juaristi. Lasa, Julen Garcia, Beñat eta Narvartek ere, jolastu zuten.

LAUBURU MAHALA: Odei,  Aierbe (1), Colas, Andoni, Aitor. Alex, Zuri (1), Agus, Liher, Josu, Makorra eta Peñak ere, jolastu zuten.

GOLAK

0-1 MIN 1 Aierbe

1-1 MIN 17 Lasa

1-2 MIN 30 Zuri

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!