Lauburu KE Ibarraren hiru talde finalaurrekoetan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mai. 5a, 10:47
Gipuzkoako Areto Futbolean play-offen asteburua dator eta gure klubak, lehiatu duten lau kategorietatik hirutan finalaurrekoak jokatuko ditu.

Hasteko, LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoena izango da, ostiral honetan, 20:30etik aurrera Belabieta kiroldegian bere finalaurrekoa jokatuko duena, Trintxerpe C.D. taldearen aurka.

Olatzek entrenatzen dituen jokalariak etorrera bikaina egin dute lehiaketara; jokatu gabe urte asko egon ondoren, aurten berriro hasi dira eta oso ongi gainera, sailkapenean bigarren postua lortu baitute.

Partida honetan hirugarren sailkatuaren kontra neurtuko dira, Ibarran galdu, baina ondoren Trintxerpen partida bikain bat eginda garaitu zuten talde berberean kontra. Berdintasuna eta emozioa ziurtatuta egongo da.

Taldeari ez zaio afizioaren babesa faltako, partidara bertaratu eta harmailetatik laguntzeko asmoz antolatu baita, garaipena lortu eta honekin, finalerako pasea irabazteko.

Larunbatean Uzturpe Lauburu K.E. 2003 infantilen txanda izango da. 12:00etatik aurrera Belabietan Gipuzkoako txapelketaren finalaurrekoa jokatuko du Zarautz KE taldearen aurka.

Ibarrako txikiak liga erregularrean menderatu dute eta finalaurrekoan laugarren sailkatuaren kontra jokatuko dute.

Azkenik, igandean Mikelek entrenatutako kadeteen txanda izango da; final laurdenak espero baino zailtasun handiagorekin gainditu ostean, finalaurrekoetan ohiko ezagun batekin neurtuko dira, Anoeta Herri Ikastola.

Partida Anoetako Abraham Olano kiroldegian jokatuko dute, igandean 12:30ean.

Aurkaria liga erregularrean menderatzaile garbia izan da, eta ibartarrak bigarren postua lortu dute. Liga honetan hiru aldiz jokatu dute elkarren kontra, Anoetak bi garaipen eta berdinketa bat lortu duelarik. Aukera paregabea, beraz, lehen aldiz haien kontrako partida irabazteko eta finalera pasea lortzeko.

Zorte on hiru taldeentzat. Goazen Lauburu Ibarra!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!