Lauburu Alfaron erori da Graccurris taldearen intentsitateak gaindituta (5-2)

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mai. 3a, 22:32
Ibarrak ezin izan zuen ezer positiboa ekarri Alfarotik atzo goizean. Moratuek, partida serio bat egin bazuten ere, eta azken unera arte lehiatzen saiatu, aurkariaren aurrean erori ziren.

Aurkariarentzat, atzoko partida permanentzia ziurtatzeko zuen azken aukeretako bat zen eta behar hori nabaritu zen, Alfarokoak intentsitate puntu bat gehiago ipini baitzuten ekintza guztietan eta emaitza garaipena izan zen.

Norgehiagokaren lehenbiziko bi minutuak nahikoak izan ziren partida guztia baldintzatzeko. Bi minutu hauetan bertako taldeak bi gol sartu zituen, Moi eta Cesarren bidez, eta ibartarrak oraindik egokitzen ari zirenean. Lauburu zama hau kentzen saiatu zen era batea eta bestea, eta pixkanaka hobetzen joan zen. Partida orekatu egin zen, jokoari dagokionez lehenbiziko zatiaren erdialdera. Bertako taldea hasieran egindako esfortzu fisikoa ordaintzen ari zela zirudien eta bisitariak berriz, kantxan asentatzen. Honela, moratuentzat lehenengo aukerak iristen hasi ziren. Hauetako batean, Labaka aurkariaren atezainaren aurrean ipini, atzean zegoen Beñati pasa baloia eta honek jaurtiketa bikain batekin tantoa egin zuen. Unaik partida ona bete zuen, neurketaren ekintza onenetako batzuen egilea izan zelarik.

2-1ekoak neurketa berdinduko zuela ematen zuen, baina lehenengo zatiaren azken minutuek itxaropen hori aldendu zuten. Alfarok, berriro intentsitateaz jokatuz, bi tanto egin zituen 60 segundotan. Alvaro eta Cesarrek amaitutako bi ekintza izan ziren, lehenengoa bandako sake bat amaitzean eta bigarrena trantsizio azkar bat amaitzean. Berriro tarte handia islatzen zuen markagailuak. Gehiagorako denborarik ez eta atsedenaldira iritsi ziren markagailuan 4-2ko emaitzarekin.

Atsedenaldiak on egin zion Laubururi. Mikelen mutilak bigarren zatia partidan azkar sartzeko helburuarekin hasi zuten. Ibarraren minuturik onenak izan ziren, arrisku egoera ugariekin Alfarokoen ateari setioa ipiniz. Errioxar atezaina bikain aritu zen ekintza guzti hauek saihesten, Unai Labakaren jaurtiketa bortitz baten aurrean ezer egiterik geratu zen arte. Labaka bandako sake baten ostean aldaratze batez baliatu zen gol bikaina egiteko eta bere “debut” egunean sentsazio onekin amaitzeko.

Taldea saiatu zen gol hau aprobetxatuz erasoan jarraitzeko eta tartea murrizteko. Aukerak moratuentzat izaten jarraitzen zuten, baina gola ez zen iristen. Hau ikusita, Mikelek bosteko jokoa jarri zuen pistan, 3 minutu besterik geratzen ez zirenean. Alta, indarrak ahultzen ari ziren eta ibartarrak ez ziren ohikoa duten bezain erasokor agertu. Baloi moratuaren zirkulazioak ez zuen benetako arrisku egoerarik sortzen eta hauetako batean, Graccurrisek baloi bat ostu eta Moik aprobetxatu zuen 5-2ko azken emaitza izango zena egiteko.

Askoz gehiago kontatzeko ez. Bertako taldearen urgentziak etxeko lanak eginda zetorren Lauburu batekin kontraste handia egiten zuen. Hala ere, honek ez du balio behar egindako akatsak analizatzeko tarterik ez hartzeko eta konpontzeko bidean ez jartzeko. Izan, talde batzuk jokoan dituztelako gauzak, izan kurtsoa sentsazio onekin amaitzea behar-beharrezkoa delako, oso garrantzitsua da geratzen diren bi jardunaldietan taldea konpetiziora konektatzea.  Datorren astean Gasteizko Aurrera taldea etorriko da. Talde honek ere bisita hau izango du jaitsiera ekiditeko izango duen aukeretako bat. Partida erakargarria izango dela ziur gaude, gure mutilek denboraldiko azken poza oparitu nahiko diotelako afizioari. GOAZEN LAUBURU IBARRA!!!

PARTIDAREN XEHETASUNAK

C.D. GRACCURRIS F.S.: Jose Luis, Hafid, Moi (2), César (2) eta Álvaro (1). Sergio, Jose Carlos, Ramón y Javier eta Álvaro Alegriak ere, jolastu zuten.

LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Zumeta, Aitzol, Ioritz eta Andoni Carlosena. Javi Saldise, Garmen, Txipi, Beñat (1) eta Unai Labakak ere, jolastu zuten (1).

TXARTEL HORIAK:Garmen (LAUBURU K.E. IBARRA) / Moi (C.D. GRACCURRIS F.S.)

GOLAK

1-0 MIN 1 Moi

2-0 MIN 2 César

2-1 MIN 15 Beñat 

3-1 MIN 17 Álvaro

4-1 MIN 18 César

4-2 MIN 25 Unai Labaka

5-2 MIN 39 Moi

EPAILEAK

Jorge, Creepi (Aragoiko Komitea)

Diego, Merino (Aragoiko Komitea)

 

KRONOMETRATZAILEA

Manuel, Cámara (Errioxako Komitea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!