Gol festa, titulua eta Espainiako Kopa

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mai. 1a, 00:33

Lauburu K.E. Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailan 3. multzoko ligako txapeldun da, azken jardunaldian Castro Urdialesen kontra 6-0 irmo bat egin ondotik. Pasa den astean Usabalen irabazita liga eskura geratu zitzaien Juananen mutilei, baina lanak amaitzeko arazoak izaten dira beti, urduritasuna agerian geratzen baita. Larunbat arratsaldean broma gutxi eta kontzentrazio handia izan zen hasiera-hasieratik; moratuek ez zutela aukera galtzen utziko sumatzen zen.

Eta horrela izan zen, hasierako nagusitasunak urte ona gol kopuru handi batekin amaituko zela iragartze zuen. Etxeko taldea hamar minutura aurreratu zen, tiro bortitz batekin egindako gol bikainarekin; atezainak ezin izan zuen ezer egin baloia eskuadratik sartzea saihesteko. Nagusitasuna agerikoa zen eta hainbat aukera garbiekin ez asmatu ostean, bigarren eta hirugarren golak etorri ziren. 3-0eko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira, zaleak garaipen atsegin batez gozatzen ari zirelarik.

Berriz hastean, ibartarrak laugarren tantoa egin zuten lehenengo minutuan. Alaitasuna eta lasaitasuna nabaritzen hasi zen jokalari eta tekniko ibartarren aurpegietan. Hala ere, taldeak hasierako intentsitatearekin jokatzen jarraitu zuen, erlaxatu gabe. Partida aurrera zihoan heinean, aukera gehiago izan zituzten Castrok arrisku keinurik egiten ez zuen bitartean; eta honela iritsi zen 5-0ekoa. Tanto honekin azken bost minutuetan sartu ziren; ligako txapeldun bilakatzeko gutxi falta zen.

Juananek, kiroldegiko festa alde batera utzi eta oso zorrotzak izango diren etorkizuneko partidetarako aldeak lantzen jarraitu zuen; bisitarien entrenatzailearekin kontsultatu ondoren, erasoa lantzeko asmoz, azken bost minutuak atezain jokalariarekin aprobetxatzea erabaki zen. Lauburuk klub bisitaria zoriondu nahi du bere jarrera finagatik eta aurtengo denboraldian zehar jokatutako lau neurketetan emandako tratuagatik. Markagailuan segundo gutxi falta zirela azken 6-0ekoa egin zuten.

Amaierako txistuaren ostean, besarkadak eta poza moratuen familian. Ez da gutxiago, urte guztiko lanak emaitza ezin hobea eman du, ligako txapeldunak baitira 24 jardunaldietan lortutako 60 punturekin; Tolosako Laskorainek lortutako puntu kopuru bera, baina elkarren artean jokatutako lau partidetako golaveraje propioan aldeko bi gol horiek egin dute txapeldun Lauburu Mahala. Erregulartasunean txapeldun, 129 golekin goleatzaile maximoa eta 49 golekin gol gutxien jasan duen taldea delarik.

Orain, gazte hauek beste hitzordu bat izango dute, Espainiako kopa, non Estatu guztiko 10 multzoetako 10 irabazlek hartuko duten parte. Asteazkenean, maiatzak 3an, Madrileko Rozaseko Futbol Hirian zozketatuko da lehenbiziko erronda; bertan lau talde neurtuko dira eta sei salbuetsita geratuko dira, bigarren erronda izango den final laurdenetara zuzenean pasaz. Bigarren erronda honetako lau irabazleak azken fase bat jokatuko dute sedean denboraldi honetako Espainiako txapelduna zein izango den erabakitzeko; lehenengo eta bigarrengo errondak partida bakarrera ospatzen dira eta zozketaz erabakitzen.

Direktiban bada ilusio bat, Ibarratik handi bat pasatzea eta zaleek kategoriako onenaz gozatzeko aukera izatea. Sailkatu diren taldeak hauexek dira: Burela F.S. (Lugo), Segovia Futsal,  Maristas Valencia, A.D. Corazonistas (Aragoi), F.C. Barcelona Lassa, Ciudad de Móstoles (Madril), Aljúcer El Pozo de Murcia, El Ejido 2012 (Almería), Deportivo Unión África Ceutí, CFS Malta 97 (Las Palmas) y Lauburu K.E. Mahala.

Klubak hirugarren aldiz hartuko du parte Estatu mailako txapelketarik garrantzitsuenean, azpiko kategorietan; ibartar familia guztiarentzat harro egoteko modukoa da; kanteraren bidez honelako pozak ematen jarraitzen du eta aldi berean nibel goreneko taldeak ezagutzeko aukera, jokalariei kirol eta pertsona moduan hazteko esperientziak bizitzeko aukerak.

Aurrera egiteko lanean jarraitzea besterik ez da geratzen eta Kopa honetan parte hartzeko zozketari itxarotea. GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!

PARTIDAREN FITXA TEKNIKOA

LAUBURU MAHALA IBARRA: Eñaut, Aierbe (1), Josu, Aitor, Colas. Alex, Zuri, Agus (1), Arra (2), Andoni (2), Gurru  eta Peñak ere, jolastu zuten.

C.F.S. CASTRO URDIALES: Javier, Alvar, Iker, Mikel, Gonzalo. Jonathan, Jose Carlos, Víctor eta Daríok ere, jolastu zuten.

 

GOLAK

1-0 MIN 10 Andoni

2-0 MIN 14 Arra

3-0 MIN 17 Andoni

4-0 MIN 21 Agus

5-0 MIN 34 Aierbe

6-0 MIN 39 Arra 

EPAILEAK

JUAN CARLOS ASENJO OCAMPOS (Gipuzkoako Komitea)

JOSU ARAMBURU  (Gipuzkoako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

LEIRE MINTEGUIA (Gipuzkoako Komitea)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!