Gaurkoa egun handia izan daiteke Laubururentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko api. 29a, 13:36
2.B mailako taldea Logroñora joango da eta Jubenilen Ohorezko Maila ligako txapeldun izan daiteke gaur arratsaldean Belabietan.

Pasa den larunbatean derbian C.D. Debabarrenaren aurka izandako garaipenaren ostean, talde ibartarra Errioxara joango da permanentzia jada patrikan sartuta duelarik. Aurkaria Logroñoko C.D. Graccurris F.S. taldea izango da, jaitsiera saihesteko ahaleginetan dabilena. Errioxarrak galtzen badute eta Santurtzik irabazi, automatikoki hirugarren mailako taldea izatea pasako da.

Moratuek denboraldi zail baten ostean, lesioek eraginda gehienbat, ligako azken hiru partidetan talde bezala hazten saiatuko da eta Logroñora batere presiorik gabe hiru puntuak lortzera abiatuko dira.

Mikel Diestrok, hain zuzen, ez ditu Arros eta Aitzol eskura izango, arazo fisikoek medio, ezta Xabi ere, azterketak dituelako. Beste aldetik, Zuhaitz, aurreko asteburuan kanporatua izan zen, baina txartel hori bikoitzagatik kanporatu zutenez, ez du partida bateko zigorrik eta oraingoan egon daiteke.

Lauburu K.E. Mahala Jubenilen Ohorezko Maila, bere aldetik, aurreko astean Usabalen lortutako garaipenaren ondoren, txapelketan irabazle bilakatu daiteke Castro Urdiales F.S. taldeari irabaziz gero. Ez badu irabazten, Laskorainek emaitza berdina egitea espero beharko du.

Gazte hauek zaleek babestuta egotea merezi dute eta lerro hauetaz baliatuz deialdi berezia egiten dugu, jendea soinean zerbait moratua jantzita dutela agertzera Belabietara eta Espainiako txapelketara eramango dituen titulua ospatzeko elkarrekin. Beraz, denok Belabietara!!!

GOAZEN LAUBURU K.E IBARRA!!!

KLUBEKO AZPIKO KATEGORIEN KARTELERA

  • 1go Territoriala: Lauburu K.E. Aldaz Klinika – Hirukide Eskolapioak; ostirala 20:30ean Belabieta kirodegian. Ibarra (2-7)
  • Jubenilen Ohorezko Liga: Lauburu K.E. Mahala – Castro Urdiales F.S.; larunbata 18:00etan Belabieta kiroldegian. Ibarra
  • Kadeteak: Lauburu K.E. – Mondrate C.D.; igandea 10:00etan Belabieta kiroldegian. Ibarra
  • Infantilak: Erain 1-2 DBH – Uzturpe Lauburu K.E. 2004; larunbata 11:00etan Erain Eskolan. Irun
  • Infantilak: Uzturpe Lauburu K.E 2003 – SUMMA Aldapeta; larunbata 11:30ean Belabieta kiroldegian. Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!