Lauburuk Uzturpe ikastolako haurrekin teknifikazio saioa burutu du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko apirilaren 15a

Pasatako aste bukaeran (Apirilak 8) eta Uzturpe ikastolarekin Lauburu KE-ak duen hitzarmena aurrera eramanez, Areto futboleko Teknifikazio saio bat egin genuen.

Saioa bi zatitan banatu zen: lehena 9:00-tatik 10:15-etara eta bigarrena 10:15-etatik 11:30-etara. Lehenengo zatian Alebinak izan ziren parte hartu zutenak eta denera 19 neska mutil etorri ziren. Bigarren zatian berriz Benjaminak izan ziren 26 neska mutil gerturatu zirelarik.

Teknifikazioaren garapena Cesar Roca Lauburu KE-ko harrobiaren koordinatzaileak eraman zuen eta bertan laguntzen lehenengo taldeko hiru jokalari izan ziren : Joseba, Aitzol eta Garmen.

Haurrak oso gustura ibili ziren eta errepikatzeko gogoarekin geratu ziren. Gure aldetik ere goiza bikaina igaro genuen eta konturatu ginen Lauburu KE-ak baduela harrobia urte batzuetarako.

Argazki gehiago

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!