Erabaki beharrekoak erabakita joan ziren Lauburuko neskak Anoetara

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko apirilaren 13a

Ligako bigarren postua ziurtatuta eta, ondorioz, play offetarako txartela eskuratuta du taldeak.

Gauzak horrela, ostiral iluntzeko partida igarobide bat besterik ez zen eta, ondorioz, ez zen intentsitate altuko partidarik espero. Ez zen horrela izan, ordea. Epaileak partidari hasiera eman zionetik gogotsu eta sendo aritu ziren ibartarrak, baloia mugituz, joku bizkor eta dinamikoa egiten. Korner batean etorri zen lehen gola. Jokaldi taktiko batean Amaia Olazabalek gola sartu zuen. Atzetik beste hiru gol sartu zituen Lauburuk. Lehendabizikoa Olaia Lizartzak eta ondorengo biak Ane Artutxak.

Atsedenaldira iritsi aurretik ibartarrek gol bat jaso zuten arren, partida aldeko jartzea lortu zuten. Bigarren zatira, ordea, fidakor atera ziren neskak. Neurriz kanpo. Anoetarren hiru gol jaso zituzten eta markagailua estutu zen, 3-4. Orduan larritu ziren ibartarrak eta egoera berriz aldeko jartzeko asmotan baloia mugitzen hasi ziren, lehen minutuetako jokora bueltatzen. Artutxak bi gol sartu zituen eta arnasa hartzea lortu zuten neskek.

Partida amaitu aurretik laugarrena sartu zuten anoetarrek, beraz, 4-6 emaitzarekin bukatu zen lehia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!